lunes, 19 de diciembre de 2011

Poparen erregea betiko bizirik



Ikusi ezazue Michael Jacksonen bizitzari buruzko storify-a:

http://storify.com/ZortziLautan/poparen-erregea-betiko-bizirik?awesm=sfy.co_S3V&utm_campaign=&utm_medium=sfy.co-twitter&utm_source=t.co&utm_content=storify-pingback

domingo, 18 de diciembre de 2011

“Chernobileko Umeak” elkartea

Inhar Lozano Ugarte


“Chernobileko Umeak” elkartea
Bizirik diraute baina zure laguntza behar dute

Belen Ugarte presidente ordea eta Anatoliy Scherba embajadorea
            Elkarte honek, “Chernobileko umeak”, urte asko badarama umeak txernobileko alde kutsatutatik ekartzen, beraientzat onuragarria den Euskal Herrira hurbiltzen. Ume hauek inguru erradioaktiboan bizi dira, urtegietatik ur erradioaktiboa edaten dute eta bai landarazten dituzten produktu erradioaktiboak edota basotik jasotakoak jaten dituzte. Urte asko igaro behar direla lurra garbitzeko diote teknikariek, zenbakiak ere puntatik puntara kolokan eta dantzan, batzuek 500 urte eta besteek 6000 urte behar dela diote ikusten ez den erradioaktibitatea desagertzeko. Batek daki, baino oso argi dagona da ume horiek laguntza behar dutela eta elkarte honek bere laguntza musu-truk eskaintzen du, umeen osasuna, hezkuntza eta asken finean beraien bizitza hobetzeko helburuarekin.

             “Chernobileko Umeak”, elkartea jaio zen txernobileko zentral nuklearraren eztandaren ondorioz, ume kutsatuei laguntzeko helburuarekin. Laguntza hau eskaintzeko egiten duetna elkarte honek umeak Euskal Herrira ekartzea da eta horrela bere lurralde kutsatutatik irten daiteke urtero 3 hilabetez. Udan ematen dira osasun opor hauek eta uztaileko 21tik abuztuko 26ra irauten dute. Irteera hau oso onuragarria da beraien sistema immunologiakorako, janari eta edari kutsatu gabeak hartzen dituztelako, bere babesak sendotuz eta aire garbia arnastuz. Bestalde, balore eta ikuspegi ezberdinak ikus ditzakete, beste mundu berri baten ikuspuntutik bizitza ikusiz, guztia ez da beraiek ezagutzen dutena bezala. Badago beste etorkizun bat eta guztia ez dago grisez margotuta bere herrialdean bezala.

            Elkarteak irekita dago familien eskaintzetara eta bere boluntario taldeak aukeratu eta baloratzen ditu aproposak edo ez diren familiak, ume horiek babesteko. Elkarte honek urte askotako esperientzia du honelako aukerak egiterakoan. Alde batetik, hemengo familiak aukeratuz eta bestalde, Ukraniara joaten eta hango familiak aztertuz, beharrizan handienak dituzten umeak aukeratuz.

Ume hauek laguntza behar dute eta elkartearen presidente ordea, Belen Ugartek dioen bezala: “Urtero gutxienez 2 hilabete irten behar dira lurralde kutsatutatik, hori azaldu baitigu munduko osasun elkarteak”. Bestalde, presidente ordearekin edukitako elkarrizketan ondo azaldu gaitu ze pozgarria eta onuragarria den umeak babestea hemengo familientzako ere. “Behin babestu ondoren, jende askok errepikatzen du eta hori bere aurpegietan nabaritzen da”, adierazi du Belenek.


Hala ere, krisia nabaritzen ari dela komentatu du Endika Angulok, elkartearen bokalak, pasadan urtean 108 ume izan zirela baina aurten 90 inguru izango direla komentatu du. Familiak dirudienez ez dute diru nahiko ume bat Ukraniatik ekartzeko bidaia ordaintzeko, baina hori da ia behar den diru bakarra azaltzen du Endikak. “Badaude herri batzuk subentzioak ematen dituztenak hegazkin bidai hori ordaintzeko , Zierbena, Santurtzi edo Bilboko udalak, adibidez. Hori ordainduta elkarteak erraztasun guztiak ematen saiatzen da. Horretarako dohain ematen duten orduak eta orduko tramitazio guztiak prestatzen dute Chernobileko umeak elkartearen boluntarioak, adierazi du Endikak. Behar den gauza bakarra borondate ona eta ume bati irribarrea emateko nahiak dira. Argi dago ume horrek arazoak ekarriko dituela; medikuak, dentistak, arropa, etab baina guzti hori goxotasunez ematen dela azaldu du boluntario honek.

Nire lehengoa aldia

Pili Vazquez, “Chernobileko umeak” elkartearekin ume bat ekarri du bere etxera eta egindako elkarrizketan kontatzen digu zein da bere esperientzia eta ze pozik dagoen Euskal Herrian honelako elkarteak egotearekin. “Txernobil inguruko umeei euren etxetik kanpo egotea gomendatzen zaie osasun hobekuntzarako”, adierazi zuen Pilik. 24 urte pasa direla zentral nuklearraren istripua gertatu zenetik eta eremu hila dela, gogoratzen digu. Gaur egun oraindik, beharrezkoa dela nazioarteko solidaridadea argi utzi nahi du eta hori gabe umeen bizitza ezinezkoa egiten da.

-Lehenengo urtea da zuenean hartzean duzula Txernobileko ume bat? -Bai, 6 urteko mutiko bat zen, hemen egin zituen 7 urte. Ez genekien zelan aterako zen esperientzia, ezagutzen ez zuen familia batera zetorrelako eta ezagutzen ez zituen ohitura batzuk ikasi beharko zituelako, 6 urteekin bakarrik. Argi dago osasunerako ona izan daitekeela neurri baten, baina psikologikoki ona ote da umearentzat? – Bai, lehenengo astean zalantza hori daukazu. Baina segidan uzten duzu albo batera ideia hori. Izan ere, erraz moldatzen dira eta oso ondo pasatzen dute. Txikiak izan arren asko bizi izan dute. Hemengo edade bereko umeen aldean helduak dira.-Umeen osasuna hobetzeko balio du benetan? -70 egun dira. Adituak diote bi hilabete gutxi gora behera kutsatutik kanpo egon ezkero, erradiaktibidade barik eta jateko kutsatuak jan barik umeen osasuna nabarmen hobetzen dela. Kutsadurak zein gaixotasun eragiten dute? Gaixotasunak kutsadura eta pobreziagatik dira. Lurrak emandako produktuak kutsatuta daude erradiaktibiteagatik eta produktuak kutsatuta daudenez ezin dira merkaturatu. Gainera, ekonomikoki deprimituta dagoen zonalde batean daude. Ukrania osoa dago ekonomikoki deprimituta, hau zona aberatsa zen zentral nuklearragatik eta istripuaren ondorioz itxi zutenetik ez dago ezer. Lan eta diru gutxi egonda, ez dute dieta orekatua. Aza-patatak jaten dituzte batez ere eta bitamina eta proteina faltan daude. Gainera jakiak erradiaktibitatez kutsatuta … -Elkarteak borroka politikorik darama ala umeak ekartzen ditu bakarrik? Elkarteak ume honek ondo egotea de helburu bakarra. Etekinik gabeko elkartea da, ahalik eta ume gehien laguntzen saiatzen da. Aurten 109 ume etorri dira Euskadira elkarte honekin, datorren urtean espero dugu gehiago izatea. Elkarteak Bilboko erronda kalean du egoitza, Bolunta-n BBK-ko eraikinean eta han egoten dira jendearen galderak erantzuteko arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

 

Aurten egin dira aktibitate ezberdin asko, umeak bere gurasoekin jolastu, ikasi eta goxatzeko aukera emanez. Elkarte honek prestatzen eta burutzen ditu aktibitate guztiak eta horrela gurasoen lana errazten dute. Gainera umeak bere Ukraniako beste umeekin batera jolas dezakete ere honelako egunetan:

Aurtengo Aktibitateak

24/06/2011 – Educación Vial – Municipales de Bilbao (Bizkaia) /25/06/2011 – Museo Minero (Bizkaia) / 30/06/2011 – Bomberos de Bilbao (Bizkaia) / 30/07/2011 – Cocina Vasca y Ucraniana (Araba) / 06/07/2011 – Paseo en barco por la Ría (Bizkaia) / 06/07/2011 – Anillo Verde, Salburua (Araba) / 09/07/2011 – Jugatxi Parque Natural (Araba) / 13/07/2011 – En busca del Tesoro (Araba) / 16/07/2011 – Museo Vasco del Ferrocarril (Gipuzkoa) / 20/07/2011 – Campo de Fútbol de Astrabudua (Bizkaia) / 23/07/2011 – Caballos (Burgos) / 25/07/2011 – Día del Blusa (Araba) / 06/08/2011 – Zierbena (Bizkaia) / 07/08/2011 – Día de los Txikis (Araba).

Azkenik, esan beharra dago honelako jarrerak harrotasunez bete gaitzaketela. Beste herrialdeko umeen beharrizanak asetzen dituen elkarteak sortu eta mantentzea. Endika Angulo boluntarioak mezu bat bidali nahi du aukera hau erabiliz, hurrengo urteetan jende gehiago Ucraniako ume gehiago babez dezaten. “Animatu zaitezte umeren bat babestera, arazoak ekar ditzaketela argi dago, medikuak, gaixotasunak, elikadura eza, baina elkarteak bere esku dituen tresna guztiekin lagunduko zaituzte eta bueltan edukiko duzuen maitasuna eta onura pertsonala ordain ezina da”. Horregatik, adi , prest eta Euskadin bizi diren abegikor familia berrien zain daude!

Harremanetan jartzeko

 CHERNOBILEKO UMEAK: ARABA  606 563 766 BIZKAIA  606 533 827 GIPUZKOA 688 621 618 / chernobilekoumeak@gmail.com chernobilekoumeak.blogspot.com

Grabatutako elkarrizketak 

Telebistan, irrati zein egunkarietan agertutako informazio gehiago:











Fiakun, gaua zaharberritzen



Musika elektronikoaz maitemindutako Eusko Labeldun sei gazte, nazioarteko ospearen atzetik
Iera Uriona
Gernikako Aitor Etxebarria (El_Txef_A), Asier Martinez (Txsk), Javier Fernandez (Kspr), Jonathan Loma (Drymouth), Mikel Olasolo (Olaizol) eta Jon Barandikak osatzen dute Fiakun, house musika zigilua. Etorkizun handiko gazte hauek, beraien bostgarren biniloa kaleratu dute dagoeneko eta seigarrenaren zain daude. Azken hau, El_Txef_A-ren ‘In’ albuma, FNAC eta Corte Ingles-ean izango da salgai datorren urteko martxorako.
Ezkerretik eskuinera: Jonathan, Aitor, Javier, Jon, Asier eta Mikel

Soinu elektronikoak, ‘house’ musika. Musika estilo honek Chicago-n du bere jatorria 80.hamarkadan. Soul eta funk-a, pop eta musika diskoaren barianteen eragina duten soinuen nahasketan datza. Soinu apurtzaileak, entzuteko errazak ordea. Diskoteketako musika konbentzionaletik aldentzen dena. Oraindik Euskal Herrian izkutuan dagoen estilo honek, gaur egungo gazteentzat soinu zaharrak direnak, berritzaile bihutzen ditu. Musika estilo honek, Gernikako sei gazte eraman ditu musika zigilu bat osatzera, FiakunHouse Label hain zuzen ere.
 
Orain dela urte ta erdi proiektu hau sortzea erabaki zuten, beraien musika zigilu propioa sortzean zerbait baliagarria lortuko zutela uste baitzuten. Honekin, beraien behar eta asmo ekonomiko, kultural eta sozialak ezagutzeko bidea eraiki zuten. Interes hauek kontutan hartuz, musika merkaturako kalitatezko produktu profesional bat egitea posible litzatekeela pentsatu zuten.


Picasso-ko azken festaren kartela
‘Fiakun Team’
Zigiluaren barnean lan handia dute egiteko egunero: management eginkizunak gauzatu, festak antolatu, nazioarteko artistak kontratatu, gestio kontuak… Izan ere, musika kaleratzeaz gain, DJ bezala ere jarduten dute, ‘Fiakun Team’ izenaren atzean. Jon da DJ bezala jarduten ez duen taldekide bakarra. Hala ere, bere lana funtzeskoa da zigiluan. Jon diseinu atalean aritzen da. Kartelak, publizitate banner-ak, biniloen azalak zein eskatzen zaiona diseinatzen du.

Kspr eta Drymouth Picasson
‘Fiakun Team’-ek Gernikako Picasso taberna hartu dute beraien festak egiteko leku bezala. Bertan, hilabetero birritan antolatzen dituzte festak, askotan nazioarteko artistekin. Urte ta erdi honetan, bertatik pasatu dira, besteak beste, Richy Ahmed (Londres), Smash TV-ko City Cobra (Berlin), Segio Santos (Boston), Miguel Puente (Mexiko), Daniel Kyo (Valentzia), Le Loup (Frantzia) eta Matthias Vogt (Hamburgo).

Bestalde, Bilboko Fever aretoko residente gisa ari dira pasa den irailetik. Bertara ere Roberto Rodriguez (Suedia) edota Sasse (Berlin) bezalako nazioarteko artista famatuak eramateko aukera izan dute.
‘Fiakun Team’, gero eta ezagunago egiten ari da munduan zehar. Bartzelonako ‘Off Sonar’ elektronika festibalean izan dira aurten, baita Valentzian eta Berlinen. Aipatu beharrekoa da baita, Fiakuneko Aitor Etxebarriak (El_Txef_A) orain hilabete pare bat Estatu Batuetan eta Mexikon egin zuela gira bat.
*Fiakun Team Bartzelonako Off-Sonarrean, Chiringuito Calamar
Diskografia
Dagoeneko zigiluko bostgarren lana kaleratu dute. Hau, beraien seigarren lanaren ‘single’ bat da. Izan ere seigarrena, Aitor Etxebarria aka El_Txef_A-ren 10 abestiz osatutako album debutantea da. Dartorren urteko martxoan El Corte Ingles edo FNAC dendetako musika sekziora hurbiltzen bazarete aurkituko duzue salgai.

Fiakun005: El_Txef_A- In (Goian bideoklip ofiziala)
Fiakun003-aren azala

12”-ko binilo formatuan eta formatu digitalean kaleratzen dituzte beraien lanak. Horretarako nazioarteko elektronika munduko ‘Wordandsoundbanaketa-enpresarekin egiten dute lan. Banaketa-enpresak biniloak egin eta mundu osoko dendetatik banatzen ditu. Horrez gain, promozioak ere prestatzen ditu.




Hurrengo festa datorren larunbatetan izango da Gernikako Picasso tabernan, gabon gauean. Bertan, Fiakun Team akzioan ikusteko aukera izango duzue.
Informazio gehiagorako, Fiakuneko Facebookeko profila beti dago eguneratuta.

http://www.facebook.com/fiakun.house.label
http://www.facebook.com/Fiakun
http://soundcloud.com/fiakun
http://www.whatpeopleplay.com/?redirect=/labeldetails/rel/id/000003518
http://www.myspace.com/fiakun_label

Etorkizuneko lanerako posibilitateak ikasketen aukeraketa baldintzatzen dute



Lan mundura sartzeko zailtasunen aurrean, ikasketa praktikoagoak lehenesten dira gizarte arlokoen aurrean

Maite TXINTXURRETA

Garaiak aldatu egiten dira, eta hauekin batera jendearen etorkizuneko itxaropen eta nahiak. Gero eta ikasketa maila handiagoak behar dira bizitzeko lain emango duen lan bat lortzeko. Hori dela eta, unibertsitate eta heziketa zikloetako ikasle berriek lan aukera gehien dituzten ikasketak aukeratzeko joera izaten dute.

 
Azken urteotan, gero eta gehiago ari da hedatzen gazteek lanera bideratutako ikasketak burutzeko joera. Eustat-en azken datuen arabera, magisteritza izan da aurten gehien eskatutako gradua. Izan ere, bostmila eta bostehun pertsona baino gehiago izan ziren matrikula-eskaeran lehen aukera bezala jarri zutenak. Bestalde, ohikoa den bezala, enpresa zuzendaritzako graduan ere, matrikula eskaerak bostmila pertsonatik gora izan zituen.

Azken datuak
Euskal Herriko Unibertsitateak 2010-2011 ikasturtearen memoria izeneko txostena argitaratu zuen azaroan. Bertan ikus daitekeenez, irakaskuntza eta osasungintzarekin lotutako graduak dira azkenaldian arrakasta gehien irabazten ari direnak. Hauek dira, hain zuzen ere, gaur egun irteera profesional ziurrenak dituztenak.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campusa
Irene Larrañaga medikuntza graduko bigarren mailako ikaslea da. Ikasketa hauek aukeratzearen arrazoiak azaldu ditu: “edukiak interesgarriak edukitzen zitzaizkidalako eta lana ere gustatzen zitzaidalako; gainera, ziuraski lan finkoa lortu ahal izango dut”.

Ikasle bezala urte asko geratzen zaizkion arren, Irenek gradua amaitzean lana izatea espero du. Bere klasean 90 pertsona daude, eta maila berean beste berrehun ikasle ari dira erdaraz ikasten.

Testuinguru berria
Kontuan izan behar da Bolonia plana abian jartzearekin batera, selektibitatea ere aldatu egin dela. Izan ere, orain 14 puntukoa da atera daitekeen notarik hoberena. Horren ondorioz, graduetara sartu ahal izateko gutxieneko notak ere gora egin du. Selektibitate berriarekin, medikuntza ikasketak burutzeko notaren batezbestekoa 11tik gorakoa izan da aurten estatu mailan.

Selektibitateko azterketa
Leire Balanzategi berriz, Bergarako Aranzadi Ikastolako ikaslea da. Batxilergoko bigarren maila egiten ari da orain, eta datorren kurtsoan gizarte-langintzako heziketa ziklo bat egin nahi du. Aukeraketa hau egiterakoan ez die etorkizuneko lan-aukerei erreparatu. Bere ikaskideei dagokienez, arrakasta gehien izaten ari diren unibertsitate mailako ikasketak magisteritza, kirol-zientziak eta ingenieritzak dira. Goi mailako heziketa zikloak hautatu dituztenen artean berriz, administraritza nagusi dela adierazi du.

Gizarte ikasketak, aukera marginala
Esan bezala, lanera bideratutako ikasketak bultzatzen dira gehien azkenaldian. Bolonia planak oraindik gehiago areagotu du joera hau, gizarte arloko ikasketen kaltetan.

Ainhoa Narbaiza Euskal Herriko Unibertsitateko soziologia ikaslea da. Honakoa adierazi du bere ikasketei buruz, “Gizarte arazoak eta honen inguruko ikerketak interesgarriak iruditu zaizkit, eta soziologiarekiko kuriositatea nuenez, gradu hau hautatu nuen”.

Ainhoarekin batera beste hamahiru ikaskide ari dira bigarren mailan soziologia euskaraz ikasten. Iaz gehiago izan ziren arren, hauetariko askok utzi egin zuten. Izan ere, Ainhoak esan duenez, jende askok zerbait ikastearren hautatzen du soziologia. Beste askok aldiz, nahi zuen graduan sartu ezin izanagatik.

Ainhoak adierazi duenez, egia da ez dagoela lan-eskaintza handiegirik arlo honetan. Hala ere, interesa jarri ezkero, lana topatzea posible dela dio.


Juan Madariaga, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea, gizarte ikasketen ezaugarriak azaltzen

Beraz, datu hauekin ondorioztatu daitekeen bezala, gizarte ikasketak indarra galtzen ari dira. Lanari garrantzia handia ematen zaio ordea, eta sarritan faktore garrantzitsua izaten da matrikulazioa egiterako orduan.


sábado, 17 de diciembre de 2011

Bartzelonaren erakustaldia Bernabeun

Maite Txintxurreta

Bat eta hiruko emaitzarekin irabazi zuen atzo Bartzelonak Real Madrilen aurka Santiago Bernabeu zelaian.

Alexis, gola ospatzen
Partidua hasi eta berehala, lehenengo jokaldian hain zuzen ere, zuriak aurretik jarri ziren markagailuan, Karim Benzemak hogeitabostgarren segunduan sartutako golari esker. Victor Valdes atezain katalanaren akats larri baten ondorioz etorri zen gol hau. Izan ere, nahigabe Di Mariari eman zion baloia, eta honen jaurtiketaren aldaratzea ederki aprobetxatu zuen aurrelari frantsesak.

Hala ere, 29.an berdinketa etorri zen Alexisen eskutik, nork Messiren asistentzia aprobetxatuz baloia sareetara bidali zuen. Ondoren Xavi eta Fabregasen golak etorri ziren (52. eta 65. minutuetan). Lehenengoan, arearen kanpoaldetik eginiko jaurtiketa batek Marcelorengan jo zuen, baloia ate barrura desbideratuz. Bigarrena berriz, Dani Alves brasildarrak jarritako erdiraketa baten errematearen ondorioa izan zen.

Blaugranek menperatu zuten jokoa orokorrean, baina madrildarren presioa etengabea izan zen, eta kontraerasoan arriskua sortu zuten behin baino gehiagotan. Hala ere, hauek ez zuten fruiturik eman, Bartzelonakoen defentsa oso gogorra izan baitzen. Talde bisitaria oso ondo aritu zen orokorrean, baina bereziki aipatzekoa izan zen Andres Iniestaren papera. Messi ere bikain aritu zen, eta baita Valdes ere, lehenengo jokaldiko akatsarengatik izan ezik.

Pep Guardiola eta Jose Mourinho
Atzoko partidararte talde madrildarrak hamabost jardunaldi segidan egin zituen partidu bakar bat ere galdu barik. Jardunaldi honen ostean aldiz, ezer ez dagoela erabakita eta liga berriro ere zabalik dagoela esan daiteke.

LARUNBAT GAUEKO SUKARRA


Iera Uriona  
Pasa den larunbatean Bartzelonak ‘merengue’-a afaldu zuen Santiago Bernabeú futbol zelaian, eta ase geratu zen gainera. 1-3 bat bezalako emaitza gutxi balitz, Klasikoaren 3 puntuak ere irentsi zituen. Madril ahalguztiduna, inoiz baino sasoi onenean dagoen taldea, ezerezean utzi zuen. Ez dio aurreko klasikoetako errepasorik eman kataluniako taldeak, baina oraingoan ere erraz nagusitu zaio Real Madrili.
Edonola, partidua ez zen horren ondo hasi Guardiolaren taldearentzat. Victor Valdesen hutsegite  baten ondorioz, Di Mariai bidali zion baloia eta honek, atera aurrez aurre jaurti zuen. Busquets jaurtiketa mozten saiatu bazen ere, Benzemak baloia berreskuratu eta gola lortu zuen. Eta ez edonolako gola, markadun gola zen hura. Hain zuzen ere, 22 segundu baino ez ziren pasatu arbitroak hasierako txistua jo zuenetik, Klasikoen artean azkarrena izan da frantziarrarena.
Alexis, partiduko lehen gola eta berdinketa ospatzen
Hala ere,  gola azkarra bezain alferrikakoa izan zen. Zurien kontraerasoa etengabeko mehatsua bazen ere blaugranentzako,  Alexisek lortu zuen berdinketa 30.minutuan. Messiren jokaldi ederra aprobetxatuz, aurrelari txiletarrak Casillasen atean sartu zuen baloia. Cristiano Ronaldo, Di Maria eta Benzemak aukera ederrak izan zituzten lehenengo  zatian, baita Messik 6.minutuan. Baina atsedenaldiko markagailuak tentsioa erakusten zuen, 1-1 alegia.
Bigarren zatian ostera, Batzelona izan zen jaun da jabe zelaian, 52.minutuarako bazeukan 2.gola. Ariatik kanpo zegoen Xavik jaurti eta Marlecoren hankan zorionez errebotatu ostean sarean sartu zen baloia.
CR7, errematea huts egin ostean
Jose Mourinhoren mutilek norgehiagoka berdintzeko aukerak izan zituzten arren, ez zuten erasoan asmatu. Bigarren zatiko 19.minutuko Cristiano Ronaldorena izan zen aukerarik argiena, baina aurrelariaren errematea, oso desbideratua, kanpora joan zen. 

Behin betiko emaitza 64.minutuan iritsi zen ordea Cesc Fabregasen eskutik, edo hobeto esanda, burutik. Dani Alvesen erdiraketa bikainaren ostean, Cesc-ek amaiera eman zion Klasikoaren markagailuari.
Barçako jokalariak garaipena ospatzen
Kataluinako taldeak hiru puntu garrantzitsu lortzeaz gain aurkari zuzenaren etxean, 37 punturekin jartzen da Ligan, lehen postuan hain zuzen ere.

FITXA TEKNIKOA 
Real Madril: Iker Casillas; Coentrao, Pepe, Ramos, Marcelo; Xabi Alonso, Lass (Khedira, 63. minutuan), Özil (Kaka, 58. minutuan); Di Maria (Higuain, 68. minutuan), Cristiano eta Benzema.


FC Bartzelona: Victor Valdes; Alves, Pique, Puyol, Abidal; Busquets, Xavi, Iniesta (Pedro, 89. minutuan); Alexis (Villa, 84. minutuan), Cesc Fabregas (Keita, 78. minutuan) eta Messi.


Golak: 
1-0. 1. minutuan. Benzema. 
1-1. 30. minutuan. Alexis. 
1-2. 54. minutuan.  Xavi . 
1-3. 66. minutuan. Cesc.


Arbitroa: Fernández Borbalán (Comité Andaluz)


Zelaia: Santiago Bernabéu (83.500 ikusle)

Klasikoan 1-3, Mourinhok itxaron beharko du

Inhar Lozano Ugarte


Larunbatean gaueko hamarretan futbol zale guztientzat mundua geratu egin zen bi orduz munduko bi talde handienen lehia ikusteko. Etxekoentzat beraien zaleen aurrean porrot izugarria izan zen Bartzelona nagusi izan baitzen. 16.jardunaldian, Santiago Bernabeu futbol zelaian hiru puntu baino askoz ere gehiago jokatu ziren. Lehenengo gola 23. segundoan iritzi zen, Vitor Valdesek egindako akatsaren ondorioz, atezain katalanak Di Mariari eman zion baloia eta Benzema jokalari frantsesak sareetara bidali zuen. Norgehiagoka maldan gora jarri zitzaien etxeko taldeari markagailuan aurre hartuz. Lehen minutuetan Mourinhoren taldea eraso aritu zen, baina Guardiolaren taldeak erasoan jarraitu zuen. Horrela, 29.minutuan Messik eginiko jokaldiaren ostean Alexisek berdinketa lortu zuen.




Atsedenaldiaren ostean talde blaugrana nagusi izango zen, bigarren zatia hasi eta zazpi minutura Xavik 1-2koa jarri zuen Marcelok jaurtiketa desbideratu eta gero. Bartzelona markagailuaren aurretik jarri ondoren talde zuria galduta ibiliko da abagune garbirik izan gabe. Talde Kataluniarren 3.gola 65.minutuan iritziko da, Dani Alvesek bigarren zutoinera egindako erdiraketa bat baliatuz Cesc Fabregasek errematatu eta baloia sare barrura bidaliko du. Neurketa 1-3koarekin amaitu zen, hiru puntu garrantzitsuak Kataluniara joan ziren. Zuriak partida bat gutxiago izan arren, Bartzelona da sailkapenaren buru.