sábado, 3 de diciembre de 2011

American Airlinesek soldatak ordaintzeari utzi dio

 S. Velte

American Airlinesek, AEBetako hirugarren hegazkin konpainia handienak, hondoa jo du; aste honetan aitortu du Manhattango (New York, AEB) azitegi baten aurrean ezin diela zorrei aurre egin, eta soldatak ordaintzeari utziko diola egoerari buelta eman arte.

American Airlinesen hegazkin bat
American Airlinesek 78.000 langile ditu mundu osoan; 50 estatutara heltzen dira haren hegaldiak. Horrez gainera, lankidetza harreman estuak ditu beste konpainia batzuekin, besteak beste, Iberia eta British Airwaysekin. 


Aurtengo hirugarren hiruhilekoan 162 milioi euroko zorra zeukan. Burtsan ere galerak izan ditu etengabe; aste honetan, %60ko beherakada izan dute enpresaren akzioek. 2001eko irailaren 11ko atentatuez geroztik izandako beherakada handiena izan da; orduan hegaldi konpainia guztiek utzi zioten soldatak ordaintzeari, American Airlinesek eta Southwestek izan ezik. Thomas Horton presidenteak adierazi duenez, hamar urte daramatzate egoera hori saihestu nahian, baina azkenean ezin izan dute ekidin. Haren ustetan, hamabost bat hilabete beharko dira zorra gutxitzeko; tarte hori “berregituraketa” egiteko baliatuko dutela azaldu du, enpresa “efizienteago eta ekonomikoki indartsu eta lehiakorrago” bihurtzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario