domingo, 18 de diciembre de 2011

Fiakun, gaua zaharberritzen



Musika elektronikoaz maitemindutako Eusko Labeldun sei gazte, nazioarteko ospearen atzetik
Iera Uriona
Gernikako Aitor Etxebarria (El_Txef_A), Asier Martinez (Txsk), Javier Fernandez (Kspr), Jonathan Loma (Drymouth), Mikel Olasolo (Olaizol) eta Jon Barandikak osatzen dute Fiakun, house musika zigilua. Etorkizun handiko gazte hauek, beraien bostgarren biniloa kaleratu dute dagoeneko eta seigarrenaren zain daude. Azken hau, El_Txef_A-ren ‘In’ albuma, FNAC eta Corte Ingles-ean izango da salgai datorren urteko martxorako.
Ezkerretik eskuinera: Jonathan, Aitor, Javier, Jon, Asier eta Mikel

Soinu elektronikoak, ‘house’ musika. Musika estilo honek Chicago-n du bere jatorria 80.hamarkadan. Soul eta funk-a, pop eta musika diskoaren barianteen eragina duten soinuen nahasketan datza. Soinu apurtzaileak, entzuteko errazak ordea. Diskoteketako musika konbentzionaletik aldentzen dena. Oraindik Euskal Herrian izkutuan dagoen estilo honek, gaur egungo gazteentzat soinu zaharrak direnak, berritzaile bihutzen ditu. Musika estilo honek, Gernikako sei gazte eraman ditu musika zigilu bat osatzera, FiakunHouse Label hain zuzen ere.
 
Orain dela urte ta erdi proiektu hau sortzea erabaki zuten, beraien musika zigilu propioa sortzean zerbait baliagarria lortuko zutela uste baitzuten. Honekin, beraien behar eta asmo ekonomiko, kultural eta sozialak ezagutzeko bidea eraiki zuten. Interes hauek kontutan hartuz, musika merkaturako kalitatezko produktu profesional bat egitea posible litzatekeela pentsatu zuten.


Picasso-ko azken festaren kartela
‘Fiakun Team’
Zigiluaren barnean lan handia dute egiteko egunero: management eginkizunak gauzatu, festak antolatu, nazioarteko artistak kontratatu, gestio kontuak… Izan ere, musika kaleratzeaz gain, DJ bezala ere jarduten dute, ‘Fiakun Team’ izenaren atzean. Jon da DJ bezala jarduten ez duen taldekide bakarra. Hala ere, bere lana funtzeskoa da zigiluan. Jon diseinu atalean aritzen da. Kartelak, publizitate banner-ak, biniloen azalak zein eskatzen zaiona diseinatzen du.

Kspr eta Drymouth Picasson
‘Fiakun Team’-ek Gernikako Picasso taberna hartu dute beraien festak egiteko leku bezala. Bertan, hilabetero birritan antolatzen dituzte festak, askotan nazioarteko artistekin. Urte ta erdi honetan, bertatik pasatu dira, besteak beste, Richy Ahmed (Londres), Smash TV-ko City Cobra (Berlin), Segio Santos (Boston), Miguel Puente (Mexiko), Daniel Kyo (Valentzia), Le Loup (Frantzia) eta Matthias Vogt (Hamburgo).

Bestalde, Bilboko Fever aretoko residente gisa ari dira pasa den irailetik. Bertara ere Roberto Rodriguez (Suedia) edota Sasse (Berlin) bezalako nazioarteko artista famatuak eramateko aukera izan dute.
‘Fiakun Team’, gero eta ezagunago egiten ari da munduan zehar. Bartzelonako ‘Off Sonar’ elektronika festibalean izan dira aurten, baita Valentzian eta Berlinen. Aipatu beharrekoa da baita, Fiakuneko Aitor Etxebarriak (El_Txef_A) orain hilabete pare bat Estatu Batuetan eta Mexikon egin zuela gira bat.
*Fiakun Team Bartzelonako Off-Sonarrean, Chiringuito Calamar
Diskografia
Dagoeneko zigiluko bostgarren lana kaleratu dute. Hau, beraien seigarren lanaren ‘single’ bat da. Izan ere seigarrena, Aitor Etxebarria aka El_Txef_A-ren 10 abestiz osatutako album debutantea da. Dartorren urteko martxoan El Corte Ingles edo FNAC dendetako musika sekziora hurbiltzen bazarete aurkituko duzue salgai.

Fiakun005: El_Txef_A- In (Goian bideoklip ofiziala)
Fiakun003-aren azala

12”-ko binilo formatuan eta formatu digitalean kaleratzen dituzte beraien lanak. Horretarako nazioarteko elektronika munduko ‘Wordandsoundbanaketa-enpresarekin egiten dute lan. Banaketa-enpresak biniloak egin eta mundu osoko dendetatik banatzen ditu. Horrez gain, promozioak ere prestatzen ditu.




Hurrengo festa datorren larunbatetan izango da Gernikako Picasso tabernan, gabon gauean. Bertan, Fiakun Team akzioan ikusteko aukera izango duzue.
Informazio gehiagorako, Fiakuneko Facebookeko profila beti dago eguneratuta.

http://www.facebook.com/fiakun.house.label
http://www.facebook.com/Fiakun
http://soundcloud.com/fiakun
http://www.whatpeopleplay.com/?redirect=/labeldetails/rel/id/000003518
http://www.myspace.com/fiakun_label

No hay comentarios:

Publicar un comentario