Iera Uriona
Erori da tabua, Bruselak eurobonoak proposatu ditu zorraren krisitik irtetzeko aukera bezala. Honekin, Alemaniaren aurka egin du, aukera ezberdinak emanda.
Euroguneko herrialdeek guztien zorrak elkarrekin ordaindu ditzakete edo bakoitzak bere arrisku primaren arabera. Berlindik, Merkel kantzilerrak kritikatu egin du zuzenean ideia hau.
"Ezin da ulertu herrialde baten aurka ari garenik", erantzun du Jose Manuel Durao Barrosok, Europako Batzordeko presidenteak. Analisi objektiboak egitea omen da bere lana. Durao Barrosok "eztabaida mentalitate irekiarekin egitea" espero du, "dogmarik gabe". Esan du, Eurobonoek ez dituztela erreformak ordezkatuko eta iritzi publikoari zein inbertsoreei erakutsi nahi die Europa serio ari dela gobernu ekonomiko bati buruz.
Horregatik Bruselak proposatzen du, herrialde bakoitzak Bruselari urtero aurrekontuak Urriaren 15aren aurretik aurkeztea, Italiak egiten ari den moduan. Bruselak aurrekontua berriro egiteko eskatu ahal izango die baita.
![]() |
Oli Rehn, ekonomiako emisarioa |
Espainiari, Oli Rehn, ekonomiako emisarioak, gaur eskatu dio gazteen langabeziaren aurka lan merkatuan erreformak egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario