sábado, 17 de diciembre de 2011

LARUNBAT GAUEKO SUKARRA


Iera Uriona  
Pasa den larunbatean Bartzelonak ‘merengue’-a afaldu zuen Santiago Bernabeú futbol zelaian, eta ase geratu zen gainera. 1-3 bat bezalako emaitza gutxi balitz, Klasikoaren 3 puntuak ere irentsi zituen. Madril ahalguztiduna, inoiz baino sasoi onenean dagoen taldea, ezerezean utzi zuen. Ez dio aurreko klasikoetako errepasorik eman kataluniako taldeak, baina oraingoan ere erraz nagusitu zaio Real Madrili.
Edonola, partidua ez zen horren ondo hasi Guardiolaren taldearentzat. Victor Valdesen hutsegite  baten ondorioz, Di Mariai bidali zion baloia eta honek, atera aurrez aurre jaurti zuen. Busquets jaurtiketa mozten saiatu bazen ere, Benzemak baloia berreskuratu eta gola lortu zuen. Eta ez edonolako gola, markadun gola zen hura. Hain zuzen ere, 22 segundu baino ez ziren pasatu arbitroak hasierako txistua jo zuenetik, Klasikoen artean azkarrena izan da frantziarrarena.
Alexis, partiduko lehen gola eta berdinketa ospatzen
Hala ere,  gola azkarra bezain alferrikakoa izan zen. Zurien kontraerasoa etengabeko mehatsua bazen ere blaugranentzako,  Alexisek lortu zuen berdinketa 30.minutuan. Messiren jokaldi ederra aprobetxatuz, aurrelari txiletarrak Casillasen atean sartu zuen baloia. Cristiano Ronaldo, Di Maria eta Benzemak aukera ederrak izan zituzten lehenengo  zatian, baita Messik 6.minutuan. Baina atsedenaldiko markagailuak tentsioa erakusten zuen, 1-1 alegia.
Bigarren zatian ostera, Batzelona izan zen jaun da jabe zelaian, 52.minutuarako bazeukan 2.gola. Ariatik kanpo zegoen Xavik jaurti eta Marlecoren hankan zorionez errebotatu ostean sarean sartu zen baloia.
CR7, errematea huts egin ostean
Jose Mourinhoren mutilek norgehiagoka berdintzeko aukerak izan zituzten arren, ez zuten erasoan asmatu. Bigarren zatiko 19.minutuko Cristiano Ronaldorena izan zen aukerarik argiena, baina aurrelariaren errematea, oso desbideratua, kanpora joan zen. 

Behin betiko emaitza 64.minutuan iritsi zen ordea Cesc Fabregasen eskutik, edo hobeto esanda, burutik. Dani Alvesen erdiraketa bikainaren ostean, Cesc-ek amaiera eman zion Klasikoaren markagailuari.
Barçako jokalariak garaipena ospatzen
Kataluinako taldeak hiru puntu garrantzitsu lortzeaz gain aurkari zuzenaren etxean, 37 punturekin jartzen da Ligan, lehen postuan hain zuzen ere.

FITXA TEKNIKOA 
Real Madril: Iker Casillas; Coentrao, Pepe, Ramos, Marcelo; Xabi Alonso, Lass (Khedira, 63. minutuan), Özil (Kaka, 58. minutuan); Di Maria (Higuain, 68. minutuan), Cristiano eta Benzema.


FC Bartzelona: Victor Valdes; Alves, Pique, Puyol, Abidal; Busquets, Xavi, Iniesta (Pedro, 89. minutuan); Alexis (Villa, 84. minutuan), Cesc Fabregas (Keita, 78. minutuan) eta Messi.


Golak: 
1-0. 1. minutuan. Benzema. 
1-1. 30. minutuan. Alexis. 
1-2. 54. minutuan.  Xavi . 
1-3. 66. minutuan. Cesc.


Arbitroa: Fernández Borbalán (Comité Andaluz)


Zelaia: Santiago Bernabéu (83.500 ikusle)

No hay comentarios:

Publicar un comentario