Maite Txintxurreta
Bat eta hiruko emaitzarekin irabazi zuen atzo Bartzelonak Real Madrilen aurka Santiago Bernabeu zelaian.
![]() |
Alexis, gola ospatzen |
Partidua hasi eta
berehala, lehenengo jokaldian hain zuzen ere, zuriak aurretik jarri ziren
markagailuan, Karim Benzemak hogeitabostgarren segunduan sartutako golari
esker. Victor Valdes atezain katalanaren akats larri baten ondorioz etorri zen
gol hau. Izan ere, nahigabe Di Mariari eman zion baloia, eta honen
jaurtiketaren aldaratzea ederki aprobetxatu zuen aurrelari frantsesak.
Hala ere, 29.an berdinketa
etorri zen Alexisen eskutik, nork Messiren asistentzia aprobetxatuz baloia
sareetara bidali zuen. Ondoren Xavi eta Fabregasen golak etorri ziren (52. eta
65. minutuetan). Lehenengoan, arearen kanpoaldetik eginiko jaurtiketa batek
Marcelorengan jo zuen, baloia ate barrura desbideratuz. Bigarrena berriz, Dani
Alves brasildarrak jarritako erdiraketa baten errematearen ondorioa izan zen.
Blaugranek menperatu
zuten jokoa orokorrean, baina madrildarren presioa etengabea izan zen, eta
kontraerasoan arriskua sortu zuten behin baino gehiagotan. Hala ere, hauek ez
zuten fruiturik eman, Bartzelonakoen defentsa oso gogorra izan baitzen. Talde
bisitaria oso ondo aritu zen orokorrean, baina bereziki aipatzekoa izan zen
Andres Iniestaren papera. Messi ere bikain aritu zen, eta baita Valdes ere,
lehenengo jokaldiko akatsarengatik izan ezik.
![]() |
Pep Guardiola eta Jose Mourinho |
Atzoko partidararte talde
madrildarrak hamabost jardunaldi segidan egin zituen partidu bakar bat ere
galdu barik. Jardunaldi honen ostean aldiz, ezer ez dagoela erabakita eta liga
berriro ere zabalik dagoela esan daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario