Belen Ugarte presidente ordea eta Anatoliy
Scherba embajadorea
Elkarte
honek, “Chernobileko umeak”, urte asko badarama umeak txernobileko alde
kutsatutatik ekartzen, beraientzat onuragarria den Euskal Herrira hurbiltzen.
Ume hauek inguru erradioaktiboan bizi dira, urtegietatik ur erradioaktiboa
edaten dute eta bai landarazten dituzten produktu erradioaktiboak edota basotik
jasotakoak jaten dituzte. Urte asko igaro behar direla lurra garbitzeko diote
teknikariek, zenbakiak ere puntatik puntara kolokan eta dantzan, batzuek 500 urte eta besteek 6000 urte behar dela
diote ikusten ez den erradioaktibitatea desagertzeko. Batek
daki, baino oso argi dagona da ume horiek laguntza behar dutela eta elkarte
honek bere laguntza musu-truk eskaintzen du, umeen osasuna, hezkuntza eta asken
finean beraien bizitza hobetzeko helburuarekin.
“Chernobileko Umeak”, elkartea jaio zen txernobileko
zentral nuklearraren eztandaren ondorioz, ume kutsatuei laguntzeko
helburuarekin. Laguntza hau eskaintzeko egiten duetna elkarte honek umeak
Euskal Herrira ekartzea da eta horrela bere lurralde kutsatutatik irten daiteke
urtero 3 hilabetez. Udan ematen dira osasun opor hauek eta uztaileko 21tik
abuztuko 26ra irauten dute. Irteera hau oso onuragarria da beraien sistema
immunologiakorako, janari eta edari kutsatu gabeak hartzen dituztelako, bere babesak
sendotuz eta aire garbia arnastuz. Bestalde, balore eta ikuspegi ezberdinak
ikus ditzakete, beste mundu berri baten ikuspuntutik bizitza ikusiz, guztia ez
da beraiek ezagutzen dutena bezala. Badago beste etorkizun bat eta guztia ez
dago grisez margotuta bere herrialdean bezala.
Elkarteak
irekita dago familien eskaintzetara eta bere boluntario taldeak aukeratu eta
baloratzen ditu aproposak edo ez diren familiak, ume horiek babesteko. Elkarte
honek urte askotako esperientzia du honelako aukerak egiterakoan. Alde batetik,
hemengo familiak aukeratuz eta bestalde, Ukraniara joaten eta hango familiak
aztertuz, beharrizan handienak dituzten umeak aukeratuz.
Ume hauek
laguntza behar dute eta elkartearen presidente ordea, Belen Ugartek dioen
bezala: “Urtero gutxienez 2 hilabete irten behar dira lurralde kutsatutatik,
hori azaldu baitigu munduko osasun elkarteak”. Bestalde, presidente ordearekin
edukitako elkarrizketan ondo azaldu gaitu ze pozgarria eta onuragarria den
umeak babestea hemengo familientzako ere. “Behin babestu ondoren, jende askok
errepikatzen du eta hori bere aurpegietan nabaritzen da”, adierazi du Belenek.
Hala ere,
krisia nabaritzen ari dela komentatu du Endika Angulok, elkartearen bokalak,
pasadan urtean 108 ume izan zirela baina aurten 90 inguru izango direla
komentatu du. Familiak dirudienez ez dute diru nahiko ume bat Ukraniatik
ekartzeko bidaia ordaintzeko, baina hori da ia behar den diru bakarra azaltzen
du Endikak. “Badaude herri batzuk subentzioak ematen dituztenak hegazkin bidai
hori ordaintzeko , Zierbena, Santurtzi edo Bilboko udalak, adibidez. Hori
ordainduta elkarteak erraztasun guztiak ematen saiatzen da. Horretarako dohain
ematen duten orduak eta orduko tramitazio guztiak prestatzen dute Chernobileko
umeak elkartearen boluntarioak, adierazi du Endikak. Behar den gauza bakarra borondate
ona eta ume bati irribarrea emateko nahiak dira. Argi dago ume horrek arazoak
ekarriko dituela; medikuak, dentistak, arropa, etab baina guzti hori
goxotasunez ematen dela azaldu du boluntario honek.
Nire
lehengoa aldia
Pili
Vazquez, “Chernobileko umeak” elkartearekin ume bat ekarri du bere etxera eta
egindako elkarrizketan kontatzen digu zein da bere esperientzia eta ze pozik
dagoen Euskal Herrian honelako elkarteak egotearekin. “Txernobil inguruko umeei
euren etxetik kanpo egotea gomendatzen zaie osasun hobekuntzarako”, adierazi
zuen Pilik. 24 urte pasa direla zentral nuklearraren istripua gertatu zenetik
eta eremu hila dela, gogoratzen digu. Gaur egun oraindik, beharrezkoa dela
nazioarteko solidaridadea argi utzi nahi du eta hori gabe umeen bizitza
ezinezkoa egiten da.
-Lehenengo
urtea da zuenean hartzean duzula Txernobileko ume bat? -Bai, 6 urteko mutiko
bat zen, hemen egin zituen 7 urte. Ez genekien zelan aterako zen esperientzia,
ezagutzen ez zuen familia batera zetorrelako eta ezagutzen ez zituen ohitura
batzuk ikasi beharko zituelako, 6 urteekin bakarrik. Argi dago osasunerako ona
izan daitekeela neurri baten, baina psikologikoki ona ote da umearentzat? –
Bai, lehenengo astean zalantza hori daukazu. Baina segidan uzten duzu albo
batera ideia hori. Izan ere, erraz moldatzen dira eta oso ondo pasatzen dute. Txikiak
izan arren asko bizi izan dute. Hemengo edade bereko umeen aldean helduak
dira.-Umeen osasuna hobetzeko balio du benetan? -70 egun dira. Adituak diote bi
hilabete gutxi gora behera kutsatutik kanpo egon ezkero, erradiaktibidade barik
eta jateko kutsatuak jan barik umeen osasuna nabarmen hobetzen dela. Kutsadurak
zein gaixotasun eragiten dute? Gaixotasunak kutsadura eta pobreziagatik dira.
Lurrak emandako produktuak kutsatuta daude erradiaktibiteagatik eta produktuak
kutsatuta daudenez ezin dira merkaturatu. Gainera, ekonomikoki deprimituta
dagoen zonalde batean daude. Ukrania osoa dago ekonomikoki deprimituta, hau
zona aberatsa zen zentral nuklearragatik eta istripuaren ondorioz itxi
zutenetik ez dago ezer. Lan eta diru gutxi egonda, ez dute dieta orekatua.
Aza-patatak jaten dituzte batez ere eta bitamina eta proteina faltan daude.
Gainera jakiak erradiaktibitatez kutsatuta … -Elkarteak borroka politikorik
darama ala umeak ekartzen ditu bakarrik? Elkarteak ume honek ondo egotea de
helburu bakarra. Etekinik gabeko elkartea da, ahalik eta ume gehien laguntzen
saiatzen da. Aurten 109 ume etorri dira Euskadira elkarte honekin, datorren
urtean espero dugu gehiago izatea. Elkarteak Bilboko erronda kalean du egoitza,
Bolunta-n BBK-ko eraikinean eta han egoten dira jendearen galderak erantzuteko
arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Aurten
egin dira aktibitate ezberdin asko, umeak bere gurasoekin jolastu, ikasi eta
goxatzeko aukera emanez. Elkarte honek prestatzen eta burutzen ditu aktibitate
guztiak eta horrela gurasoen lana errazten dute. Gainera umeak bere Ukraniako
beste umeekin batera jolas dezakete ere honelako egunetan:
Aurtengo
Aktibitateak
24/06/2011 – Educación Vial – Municipales de Bilbao
(Bizkaia) /25/06/2011 – Museo Minero (Bizkaia) / 30/06/2011 –
Bomberos de Bilbao (Bizkaia) / 30/07/2011 – Cocina Vasca y Ucraniana (Araba) / 06/07/2011
– Paseo en barco por la Ría (Bizkaia) / 06/07/2011 – Anillo Verde, Salburua
(Araba) / 09/07/2011 – Jugatxi Parque Natural (Araba) / 13/07/2011 – En busca
del Tesoro (Araba) / 16/07/2011 – Museo Vasco del Ferrocarril (Gipuzkoa) / 20/07/2011
– Campo de Fútbol de Astrabudua (Bizkaia) / 23/07/2011 – Caballos (Burgos) / 25/07/2011
– Día del Blusa (Araba) / 06/08/2011 – Zierbena (Bizkaia) / 07/08/2011 – Día de
los Txikis (Araba).
Azkenik, esan beharra dago honelako jarrerak
harrotasunez bete gaitzaketela. Beste herrialdeko umeen beharrizanak asetzen
dituen elkarteak sortu eta mantentzea. Endika Angulo boluntarioak mezu bat
bidali nahi du aukera hau erabiliz, hurrengo urteetan jende gehiago Ucraniako
ume gehiago babez dezaten. “Animatu zaitezte umeren bat babestera, arazoak ekar
ditzaketela argi dago, medikuak, gaixotasunak, elikadura eza, baina elkarteak
bere esku dituen tresna guztiekin lagunduko zaituzte eta bueltan edukiko duzuen
maitasuna eta onura pertsonala ordain ezina da”. Horregatik, adi , prest eta
Euskadin bizi diren abegikor familia berrien zain daude!
Harremanetan
jartzeko
CHERNOBILEKO UMEAK: ARABA 606 563 766 BIZKAIA 606 533 827 GIPUZKOA 688 621 618 / chernobilekoumeak@gmail.com chernobilekoumeak.blogspot.com
Grabatutako elkarrizketak
Telebistan,
irrati zein egunkarietan agertutako informazio gehiago:
Musika elektronikoaz maitemindutako Eusko
Labeldun sei gazte, nazioarteko ospearen atzetik
Iera Uriona
Gernikako Aitor Etxebarria
(El_Txef_A), Asier Martinez (Txsk), Javier Fernandez (Kspr), Jonathan Loma
(Drymouth), Mikel Olasolo (Olaizol) eta Jon Barandikak osatzen dute Fiakun,
house musika zigilua. Etorkizun handiko gazte hauek, beraien bostgarren biniloa
kaleratu dute dagoeneko eta seigarrenaren zain daude. Azken hau, El_Txef_A-ren
‘In’ albuma, FNAC eta Corte Ingles-ean izango da salgai datorren urteko
martxorako.
Ezkerretik eskuinera: Jonathan, Aitor, Javier, Jon, Asier eta Mikel
Soinu elektronikoak, ‘house’ musika. Musika estilo honek Chicago-n du bere
jatorria 80.hamarkadan. Soul eta funk-a, pop eta musika diskoaren barianteen
eragina duten soinuen nahasketan datza. Soinu apurtzaileak, entzuteko errazak
ordea. Diskoteketako musika konbentzionaletik aldentzen dena. Oraindik Euskal
Herrian izkutuan dagoen estilo honek, gaur egungo gazteentzat soinu zaharrak
direnak, berritzaile bihutzen ditu. Musika estilo honek, Gernikako sei gazte
eraman ditu musika zigilu bat osatzera, FiakunHouse Label hain zuzen ere.
Orain dela urte ta
erdi proiektuhau sortzeaerabaki
zuten, beraien musika zigilu propioa sortzean zerbait baliagarria
lortuko zutela uste baitzuten. Honekin, beraien behar eta asmo ekonomiko,
kultural eta sozialak ezagutzeko bidea eraiki zuten. Interes hauek kontutan
hartuz, musika merkaturako kalitatezko produktu profesional bat egitea posible
litzatekeela pentsatu zuten.
Picasso-ko azken festaren kartela
‘Fiakun Team’
Zigiluaren barnean lan handia dute egiteko egunero: management
eginkizunak gauzatu, festak antolatu, nazioarteko artistak kontratatu, gestio
kontuak… Izan ere, musika kaleratzeaz gain, DJ bezala ere jarduten dute,
‘Fiakun Team’ izenaren atzean. Jon da DJ bezala jarduten ez duen
taldekide bakarra. Hala ere, bere lana funtzeskoa da zigiluan. Jon diseinu
atalean aritzen da. Kartelak, publizitate banner-ak, biniloen azalak zein
eskatzen zaiona diseinatzen du.
Kspr eta Drymouth Picasson
‘Fiakun Team’-ek Gernikako Picasso taberna hartu dute beraien
festak egiteko leku bezala. Bertan, hilabetero birritan antolatzen dituzte
festak, askotan nazioarteko artistekin. Urte ta erdi honetan, bertatik pasatu
dira, besteak beste, Richy
Ahmed (Londres), Smash TV-ko City Cobra (Berlin), Segio Santos (Boston), Miguel
Puente (Mexiko), Daniel Kyo (Valentzia), Le Loup (Frantzia) eta Matthias Vogt (Hamburgo).
Bestalde, Bilboko Feveraretoko residente gisa ari dira pasa den irailetik. Bertara
ere Roberto Rodriguez (Suedia) edota Sasse (Berlin) bezalako
nazioarteko artista famatuak eramateko aukera izan dute.
‘Fiakun Team’, gero eta ezagunago egiten
ari da munduan zehar. Bartzelonako ‘Off Sonar’ elektronika festibalean izan
dira aurten, baita Valentzian eta Berlinen. Aipatu beharrekoa da baita,
Fiakuneko Aitor Etxebarriak (El_Txef_A) orain hilabete pare bat Estatu Batuetan
eta Mexikon egin zuela gira bat.
*Fiakun Team Bartzelonako Off-Sonarrean, Chiringuito Calamar
Diskografia
Dagoeneko zigiluko bostgarren lana
kaleratu dute. Hau, beraien seigarren lanaren ‘single’ bat da. Izan ere
seigarrena, Aitor Etxebarria aka El_Txef_A-ren 10 abestiz osatutako album
debutantea da. Dartorren urteko martxoan El Corte Ingles edo FNAC dendetako
musika sekziora hurbiltzen bazarete aurkituko duzue salgai.
Fiakun005: El_Txef_A- In (Goian bideoklip ofiziala)
Fiakun003-aren azala
12”-ko binilo formatuan eta formatu
digitalean kaleratzen dituzte beraien lanak. Horretarako nazioarteko
elektronika munduko ‘Wordandsound’ banaketa-enpresarekin egiten dute lan. Banaketa-enpresak biniloak egin
eta mundu osoko dendetatik banatzen ditu. Horrez gain, promozioak ere
prestatzen ditu.
Hurrengo festa datorren larunbatetan izango da Gernikako Picasso tabernan, gabon gauean. Bertan, Fiakun Team akzioan ikusteko aukera izango duzue.
Informazio gehiagorako, Fiakuneko Facebookeko profila beti dago eguneratuta.
Lan
mundura sartzeko zailtasunen aurrean, ikasketa praktikoagoak lehenesten dira
gizarte arlokoen aurrean
Maite TXINTXURRETA
Garaiak aldatu egiten dira, eta hauekin
batera jendearen etorkizuneko itxaropen eta nahiak. Gero eta ikasketa maila
handiagoak behar dira bizitzeko lain emango duen lan bat lortzeko. Hori dela
eta, unibertsitate eta heziketa zikloetako ikasle berriek lan aukera gehien
dituzten ikasketak aukeratzeko joera izaten dute.
Azken urteotan, gero eta gehiago ari da
hedatzen gazteek lanera bideratutako ikasketak burutzeko joera. Eustat-en azken
datuen arabera, magisteritza izan da aurten gehien eskatutako gradua. Izan ere,
bostmila eta bostehun pertsona baino gehiago izan ziren matrikula-eskaeran
lehen aukera bezala jarri zutenak. Bestalde, ohikoa den bezala, enpresa
zuzendaritzako graduan ere, matrikula eskaerak bostmila pertsonatik gora izan
zituen.
Azken
datuak
Euskal Herriko Unibertsitateak 2010-2011
ikasturtearen memoria izeneko txostena argitaratu zuen azaroan. Bertan ikus
daitekeenez, irakaskuntza eta osasungintzarekin lotutako graduak dira
azkenaldian arrakasta gehien irabazten ari direnak. Hauek dira, hain zuzen ere,
gaur egun irteera profesional ziurrenak dituztenak.
Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campusa
Irene Larrañaga medikuntza graduko bigarren
mailako ikaslea da. Ikasketa hauek aukeratzearen arrazoiak azaldu ditu: “edukiak
interesgarriak edukitzen zitzaizkidalako eta lana ere gustatzen zitzaidalako;
gainera, ziuraski lan finkoa lortu ahal izango dut”.
Ikasle bezala urte asko geratzen zaizkion
arren, Irenek gradua amaitzean lana izatea espero du. Bere klasean 90 pertsona
daude, eta maila berean beste berrehun ikasle ari dira erdaraz ikasten.
Testuinguru
berria
Kontuan izan behar da Bolonia plana abian
jartzearekin batera, selektibitatea ere aldatu egin dela. Izan ere, orain 14
puntukoa da atera daitekeen notarik hoberena. Horren ondorioz, graduetara sartu
ahal izateko gutxieneko notak ere gora egin du. Selektibitate berriarekin,
medikuntza ikasketak burutzeko notaren batezbestekoa 11tik gorakoa izan da aurten
estatu mailan.
Selektibitateko azterketa
Leire Balanzategi berriz, Bergarako Aranzadi
Ikastolako ikaslea da. Batxilergoko bigarren maila egiten ari da orain, eta
datorren kurtsoan gizarte-langintzako heziketa ziklo bat egin nahi du.
Aukeraketa hau egiterakoan ez die etorkizuneko lan-aukerei erreparatu. Bere ikaskideei
dagokienez, arrakasta gehien izaten ari diren unibertsitate mailako ikasketak
magisteritza, kirol-zientziak eta ingenieritzak dira. Goi mailako heziketa
zikloak hautatu dituztenen artean berriz, administraritza nagusi dela adierazi
du.
Gizarte
ikasketak, aukera marginala
Esan bezala, lanera bideratutako ikasketak
bultzatzen dira gehien azkenaldian. Bolonia planak oraindik gehiago areagotu du
joera hau, gizarte arloko ikasketen kaltetan.
Ainhoa Narbaiza Euskal Herriko Unibertsitateko
soziologia ikaslea da. Honakoa adierazi du bere ikasketei buruz, “Gizarte
arazoak eta honen inguruko ikerketak interesgarriak iruditu zaizkit, eta
soziologiarekiko kuriositatea nuenez, gradu hau hautatu nuen”.
Ainhoarekin batera beste hamahiru ikaskide ari
dira bigarren mailan soziologia euskaraz ikasten. Iaz gehiago izan ziren arren,
hauetariko askok utzi egin zuten. Izan ere, Ainhoak esan duenez, jende askok
zerbait ikastearren hautatzen du soziologia. Beste askok aldiz, nahi zuen
graduan sartu ezin izanagatik.
Ainhoak adierazi duenez, egia da ez dagoela
lan-eskaintza handiegirik arlo honetan. Hala ere, interesa jarri ezkero, lana
topatzea posible dela dio.
Juan Madariaga, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea, gizarte ikasketen ezaugarriak azaltzen
Beraz, datu hauekin ondorioztatu daitekeen
bezala, gizarte ikasketak indarra galtzen ari dira. Lanari garrantzia handia
ematen zaio ordea, eta sarritan faktore garrantzitsua izaten da matrikulazioa
egiterako orduan.
Bat eta
hiruko emaitzarekin irabazi zuen atzo Bartzelonak Real Madrilen aurka Santiago
Bernabeu zelaian.
Alexis, gola ospatzen
Partidua hasi eta
berehala, lehenengo jokaldian hain zuzen ere, zuriak aurretik jarri ziren
markagailuan, Karim Benzemak hogeitabostgarren segunduan sartutako golari
esker. Victor Valdes atezain katalanaren akats larri baten ondorioz etorri zen
gol hau. Izan ere, nahigabe Di Mariari eman zion baloia, eta honen
jaurtiketaren aldaratzea ederki aprobetxatu zuen aurrelari frantsesak.
Hala ere, 29.an berdinketa
etorri zen Alexisen eskutik, nork Messiren asistentzia aprobetxatuz baloia
sareetara bidali zuen. Ondoren Xavi eta Fabregasen golak etorri ziren (52. eta
65. minutuetan). Lehenengoan, arearen kanpoaldetik eginiko jaurtiketa batek
Marcelorengan jo zuen, baloia ate barrura desbideratuz. Bigarrena berriz, Dani
Alves brasildarrak jarritako erdiraketa baten errematearen ondorioa izan zen.
Blaugranek menperatu
zuten jokoa orokorrean, baina madrildarren presioa etengabea izan zen, eta
kontraerasoan arriskua sortu zuten behin baino gehiagotan. Hala ere, hauek ez
zuten fruiturik eman, Bartzelonakoen defentsa oso gogorra izan baitzen. Talde
bisitaria oso ondo aritu zen orokorrean, baina bereziki aipatzekoa izan zen
Andres Iniestaren papera. Messi ere bikain aritu zen, eta baita Valdes ere,
lehenengo jokaldiko akatsarengatik izan ezik.
Pep Guardiola eta Jose Mourinho
Atzoko partidararte talde
madrildarrak hamabost jardunaldi segidan egin zituen partidu bakar bat ere
galdu barik. Jardunaldi honen ostean aldiz, ezer ez dagoela erabakita eta liga
berriro ere zabalik dagoela esan daiteke.
Pasa den larunbatean Bartzelonak ‘merengue’-a afaldu
zuen Santiago Bernabeú futbol zelaian, eta ase geratu zen gainera. 1-3 bat
bezalako emaitza gutxi balitz, Klasikoaren 3 puntuak ere irentsi zituen. Madril ahalguztiduna, inoiz baino sasoi onenean dagoen taldea, ezerezean
utzi zuen. Ez dio aurreko klasikoetako errepasorik eman kataluniako taldeak,
baina oraingoan ere erraz nagusitu zaio Real Madrili.
Edonola, partidua ez zen
horren ondo hasi Guardiolaren taldearentzat. Victor Valdesen hutsegite
baten ondorioz, Di Mariai bidali zion baloia eta honek, atera aurrez aurre
jaurti zuen. Busquets jaurtiketa mozten saiatu bazen ere, Benzemak baloia
berreskuratu eta gola lortu zuen. Eta ez edonolako gola, markadun gola zen
hura. Hain zuzen ere, 22 segundu baino ez ziren pasatu arbitroak hasierako
txistua jo zuenetik, Klasikoen artean azkarrena izan da frantziarrarena.
Alexis, partiduko lehen gola eta berdinketa ospatzen
Hala ere, gola azkarra bezain alferrikakoa izan zen. Zurien kontraerasoa etengabeko mehatsua bazen ere blaugranentzako, Alexisek lortu zuen berdinketa 30.minutuan. Messiren jokaldi ederra
aprobetxatuz, aurrelari txiletarrak Casillasen atean sartu zuen baloia. Cristiano Ronaldo, Di Maria eta Benzemak aukera ederrak izan zituzten
lehenengo zatian, baita Messik 6.minutuan. Baina atsedenaldiko
markagailuak tentsioa erakusten zuen, 1-1 alegia.
Bigarren zatian ostera, Batzelona izan zen jaun da jabe zelaian,
52.minutuarako bazeukan 2.gola. Ariatik kanpo zegoen Xavik jaurti eta
Marlecoren hankan zorionez errebotatu ostean sarean sartu zen baloia.
CR7, errematea huts egin ostean
Jose
Mourinhoren mutilek norgehiagoka berdintzeko aukerak izan zituzten arren, ez
zuten erasoan asmatu. Bigarren zatiko 19.minutuko Cristiano Ronaldorena izan
zen aukerarik argiena, baina aurrelariaren errematea, oso
desbideratua, kanpora joan zen.
Behin betiko emaitza 64.minutuan
iritsi zen ordea Cesc Fabregasen eskutik, edo hobeto esanda, burutik. Dani Alvesen
erdiraketa bikainaren ostean, Cesc-ek amaiera eman zion Klasikoaren
markagailuari.
Barçako jokalariak garaipena ospatzen
Kataluinako taldeak hiru
puntu garrantzitsu lortzeaz gain aurkari zuzenaren etxean, 37 punturekin
jartzen da Ligan, lehen postuan hain zuzen ere.
FITXA TEKNIKOA
Real Madril: Iker Casillas; Coentrao, Pepe, Ramos, Marcelo;
Xabi Alonso, Lass (Khedira, 63. minutuan), Özil (Kaka, 58. minutuan); Di
Maria (Higuain, 68. minutuan), Cristiano eta Benzema.
FC
Bartzelona: Victor Valdes; Alves, Pique, Puyol, Abidal; Busquets, Xavi,
Iniesta (Pedro, 89. minutuan); Alexis (Villa, 84. minutuan), Cesc
Fabregas (Keita, 78. minutuan) eta Messi.
Larunbatean gaueko hamarretan
futbol zale guztientzat mundua geratu egin zen bi orduz munduko bi
talde handienen lehia ikusteko. Etxekoentzat beraien zaleen aurrean
porrot izugarria izan zen Bartzelona nagusi izan baitzen.
16.jardunaldian, Santiago Bernabeu futbol zelaian hiru puntu baino
askoz ere gehiago jokatu ziren. Lehenengo gola
23. segundoan iritzi zen, Vitor Valdesek egindako akatsaren ondorioz,
atezain katalanak Di Mariari eman zion baloia eta Benzema jokalari
frantsesak sareetara bidali zuen. Norgehiagoka maldan gora jarri
zitzaien etxeko taldeari markagailuan aurre hartuz. Lehen minutuetan
Mourinhoren taldea eraso aritu zen, baina Guardiolaren taldeak erasoan
jarraitu zuen. Horrela, 29.minutuan Messik eginiko jokaldiaren ostean
Alexisek berdinketa lortu zuen.
Atsedenaldiaren ostean talde blaugrana nagusi izango zen, bigarren zatia hasi eta zazpi minutura Xavik 1-2koa
jarri zuen Marcelok jaurtiketa desbideratu eta gero. Bartzelona
markagailuaren aurretik jarri ondoren talde zuria galduta ibiliko da
abagune garbirik izan gabe. Talde Kataluniarren 3.gola
65.minutuan iritziko da, Dani Alvesek bigarren zutoinera egindako
erdiraketa bat baliatuz Cesc Fabregasek errematatu eta baloia sare
barrura bidaliko du. Neurketa 1-3koarekin amaitu zen, hiru puntu
garrantzitsuak Kataluniara joan ziren. Zuriak partida bat gutxiago izan
arren, Bartzelona da sailkapenaren buru.
Gipuzkoako udal gehienek bankuekin hartutako kredituak dituzte ordaintzeko; horrez gain, Foru Aldundiari 44 milioi itzuli behar dizkiote
S. Velte
Berriak dira Urola Kostako udal gobernu gehienak; ekainetik dihardute euren karguetan, eta ez dute urterik samurrena aukeratu lanean hasteko. Aurrekontu askotan topatutako «zuloaz» mintzatu izan dira hainbat udal gobernu, eta, aurreikuspenen arabera, zorrarekin amaituko dute urtea Gipuzkoako herrien %73k.
Azoka eta udaletxe berria
Udalek bi diru iturri nagusi dituzte: alde batetik, zergak eta tasak, eta bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Udalen Foru Funtsetik urtero ematen dien diru partida. Krisiarekin, zerga bidez bildutakoa ez da hazi, eta Foru Funtsetik jasotakoa ere aurreikuspen baikorregietan oinarrituta kalkulatu zuten; orain, udalek 44 milioi euro itzuli behar dizkiote Foru Ogasunari. Guzti horrekin ari dira udalak datorren urteko aurrekontuak diseinatzen; askok urtea defizitarekin amaituko dute, eta 2012an gastuak nondik murriztu asmatu ezinik dabiltza.
Zarautzek, esaterako, 23 milioi euroko zorrarekin amaitu zuen 2010. urtea. Aurtengorako, zorra 21 milioitara jaisteko asmoa zeukan hango udalak, baina ziurrenik iazkoaren pare geldituko dela azaldu du Iñaki Eizagirrek, Zarauzko Udaleko Hirigintza, Ogasun eta Finantza zinegotziak: «Beste herrietan ez dakit; Zarautzen kasuan, aurrekontuak ez dira beteko. Sarrerak puztu egin zituzten, eta gastuak betetzen ari dira». Onenean ere, zorra «pixka bat» jaitsiko dela argitu du, aurreko udal gobernuak abiatutako proiektu batzuk bertan behera gelditu direlako.
Zarauzko Udalak zazpi kreditu ditu ordaintzeko, bost finantza erakundetan. Horietatik lau, 2018rako amortizatu behar ditu; beste hirurak, 2022rako, 2024rako eta 2025erako. Zarauzko Udalak egindako kalkuluen arabera, urtero- urtero bi milioi euro eta erdi bideratu beharko lirateke zor hori dagokion epean ordaintzeko: «Derrigortuta gaude, hemendik hamar urtera arte, urtero-urtero gure sarreren %10 bankuei ordaintzera».
Udalak saldu ezin dituen lokaletako bat
Aurreko udal gobernuaren kudeaketa txarrari egotzi dio errua Eizagirrek. Izan ere, 2008an 11 milioi euroko kreditu bat hartu zuen ZarauzkoUdalak: «Segun eta nori galdetzen diozun, esango dizu diru horrekin udaletxeko eraikin berria, azoka eta Eguneko Zentroa egin zirela». Zinegotziak azaldu duenez, ordea, proiektu horietarako sei milioi euro baino ez zituzten erabili, eta gainontzekoa «aurreproiekturik ere ez daukan » egitasmo batera eta «inork nahi ez dituen lurrak erostera» bideratu zuten. «Udal langileen soldatak ere ia milioi batekoak ziren; orain 400.000 euro ingurukoak dira. Liberazioak finkatu genituenean %42 jaitsi genituen», esan du Eizagirrek.
Epe luzerako hipoteka dauka Zarauzko Udalak, eta urtez urte ordaintzen joan nahi badu, lehenbailehen hasi beharko du neurriak hartzen. Nondik aurreztu asmatzea, ordea, ez da batere erraza. Eizagirrek azaldu duenez, zorrotzago aztertuko dituzte udaleko zerbitzuak, eta horien berrantolaketa egingo dute: «Funtzio batbetetzeko oinarrizko lanerako bideratuko da dirua, baina ez hortik kanpo dagoen inolako zerbitzurik betetzeko. Gauzak egingo dira, funtzionatzen jarraituko dute, baina gehiegikeriarik gabe».
Hobeto ere ez da ondo
Zarautz herri zorpetuenetako bat da, baina ez bakarra. Aurrekontuetako gorabeherak herri txikietan nabaritzen dira gehien. Errezilgo zorra, esaterako, bere tamainako herrien ohiko mugen barruan zegoen duela bost urte, %6 inguru. Aurreikuspenen arabera, %13,6an amaituko du aurtengo urtea; 830.000 euroko zorrarekin, hain justu. Koldo Arzallus Errezilgo Udaleko Ogasun eta Finantza Batzordeko kideak azaldu duenez, aurreko agintaldian egindako hainbat inbertsiok ekarri dute egoera hori: «Inbertsio txikiak dira, baina izugarrizko arazoak sortu dituzte aurrekontuak koadratzerako garaian». 2012ra begira, badakite sarrerek ez dutela gora egingo.
Dirua aurrezteko, bukatzera doan lan hitzarmen bat ez berritzeko aukera ari dira aztertzen. Azpikontratatutako zerbitzuetatik ere aurreztu dezaketela uste du Arzallusek: «Orain azpikontratatutako enpresek egiten dituzten lan batzuk auzolanean planteatu nahi ditugu».
Gipuzkoako 88 udalen artetik, hamalauk batere zorrik gabe amaituko dute urtea. 2.000 biztanletik beherako herriak dira horietako 11; beste hirurak Orio, Zumaia eta Hondarribia dira. Iñaki Arrizabalaga Zumaiako alkateak azaldu duenez, 2009tik gelditutako soberakin bat erabili zuten iaz inbertsioak egiteko: «Gaur egun ez daukagu zorrik, baina geldikin asko ere ez dago». Gainera, udalarena den Zumaia Lantzen S.A. enpresak lau milioi euroko mailegua eskatu behar izan du, eta guzti horrek udalaren jarduna mugatuko du: «Inbertsio handienak iaz egin genituen, beraz, derrigortuta ez gauden guztia bertan behera laga dugu».
Foru Funtsaren auzia
Udalen diru iturri nagusi bat aldunditik iristen zaien Foru Funtsa da. Diputazioak, bere bilketa aurreikuspenen arabera, diru kopuru bat bideratzen du udal bakoitzera, haren ezaugarriak kontuan hartuta. Herri batzuentzat finantzazio iturri garrantzitsua da hori; Zarautzen kasuan, esaterako, sarreren %40 inguru hortik datoz.
Sistema horrek daukan arazoa da banaketa prospekzioen arabera egiten dela, eta likidazioa, bilketa errealaren arabera. Aurten, espero baino diru gutxiago bildu du Foru Ogasunak, eta beraz, udalek dirua itzuli beharko diote; guztira, 44 milioi euro. Urte luzez, udalek etekin handia atera izan
diote arrisku partekatuko sistema horri, baina krisi garaietarako ez du balio, Javi Vitoria Donostiako Udaleko Ogasun delegatuak azaldu duenez: «Zu gastatzen hasten zara sarreren espektatibaren arabera, eta azkenean esaten dizute: ‘Esan genizuen 111 milioi izango zirela, baina azkenean 102 milioi izango dira. Urrian esaten dizute hori, eta berehala hasi behar duzu murrizketak egiten; bestela, zama bat da datorren urterako».
Erreportaia egiteko erabilitako informazio guztia hemen.
Europako itunekin buelta berriro. Alemaniak euroaren akatsak konpondu nahi ditu eta datorren asteko goi-bileran proposatuko du Europako legeak aldatzea. Hau ez da egun batetik bestera konponduko, esan du Merkelek. Urteetako kontua izango da, onartu du. Eta epe motseko beste aukera batzuk bastertu ditu. Europako Banku Zentralaren laguntza edo Eurobonoak. Alemaniako konstituzioan ez omen direlako sartzen. Kantzilerrak atzo Nicolas Sarkozy, Frantziako presidenteak, azaldutako ideietan sakonduko du. Batasun fiskalerantz mugitu beharra dago, eta konpromisoak betetzen ez dituztenentzat zigorrak egongo dira.
Oposizioak gogorarazi du Bruselak horixe bera proposatu zuela iaz. Merkelek esan du bidea gogorra izango dela. Europako Herrialdeen Konstituzioetan, zorrari muga jartzea nahi du, baina beste biderik ez dagoela. Europa osoa itun berri horretan sartzea nahiko luke, baina datorren asteko goi-bileran ez badu lortzen, Euroguneak bakarrik jarraituko du aurrera.
Larrialdi ibilgailu guztiek argi laranjak dituzte, baina tartean badira argi urdinak dituztenak. Argiak laranja kolorekoak izan dira beti, baina duela bost urte bazidurien urdin jarriko zituztela. Orduan 2006an, Diputatuen Kongresuak aho batez onartu zuen urdinaren aldeko lege aldaketa baina oraindik ezta aurrera atera.
Argi laranajdun ambulantziak
Bitarte horretan, larrialdietarako ibilgailu berriak erosi dituzte DYA eta Gurutze Gorrian eta ezarriko omen zen egoera berrira egokitzeko, argi urdindunak ekarri zituzten. Legea aldatu ez denez ordea, behartuta daude argi laranajak erabiltzera. Horregatik, aldatu egin behar dituzte. Hala ere argi urdinak gorde dituzte, legea aldatzen denerako.
“Red Economica”, ekonomiari buruzko informazioa ematen duen zerbitzuak bere twitter-ean adierazi duenez, S&P kalifikazio agentziak Europako hamabost aseguru-etxeren kalifikazioa jaitsi dezake, tartean Mapfre eta Nacional de Reaseguros espainiarrena. Hau 90 egun baino lehenago gerta daitekeela aurreratu dute.
S&P-ren eraikina
Arriskuan dauden enpresarik garrantzitsuenetariko batzuk Allianz (Alemania), AXA (Frantzia), Generali (Italia) eta Unipol (Erresuma Batua) dira.
Agentziak Europako gobernuen ekonomiaren inguruko berrikusketa bat egingo du laister, eta horren arabera erabakiko du zenbatean jaitsiko diren aipatutako enpresen notak. Hala ere, ziuraski denbora gutxian hauetariko batzuk maila bat beherago kokatuko dituztela adierazi du agentziak.
Kalifikazio agentziako arduradunek esan dutenez, nota jaitsiera hau ematearen arrazoietako bat buruzagi europearren lidergo falta izan da.
Euroa salbatzeko bileraren erabakiaren ondorio bezala, itunberria izango du Europar Batasunak. Bertan. Honen bidez, euroguneko zor publikoa mugatu nahi izan dute, eta hori lortzeko zehaztu diren arauak hautsi ezkero, isunak jarriko direla adostu dute.
David Cameron, Erresuma Batuko lehen ministroa
Akordio honetan batasuneko herrialde guztiek hartuko dute parte, Erresuma Batuak izan ezik. Bertako gobernuburua den David Cameronek esan duenez, “euroa heldu zenean egin genuen bezala, ez dugu subiranotasun osoa Europarengan utzi nahi”. Gaur egun Londreseko “City” finantzagunea Europako garrantzitsuena da, eta ez ditu horrek eskaintzen dizkien abantailak galdu izan nahi.
Akordioa sinatu duten gainontzeko herrialdeen ordezkari asko haserre agertu dira Cameronen jarrerarekin, Sarkozy frantziarra batez ere.
Taldeak 2010ean 14.755 milioi euroko diru sarrerak izan arren, 2012a “oso gogorra” izango dela uste du kooperatibako zuzendaritza orokorrak, eta horregatik, neurriak hartzeko agindua eman die berau osatzen duten enpresei. Neurriok enpresa bakoitzeko errealitatearen araberakoak izatea nahi du, baina oro har, lanpostuak murrizteko, lan orduak gehitzeko eta soldatetako gainsari eta extrak kentzeko gomendioa egin die.
Mondragon taldeko langileen artean banatzen den TUlankide barne buletinean adierazi dutenez, ez daukate irizpide garbirik, baina kontuan izango dituzte enpresaren epe luzeko helburu eta proiektuak, eta erantzukizun soziala dutenak.
Oraintxe, 100.000 langile inguruk osatzen dute MCCko lan taldea; munduko korporazio kooperatiborik handiena da. Hainbat arlotan dihardu: finantzetan, industrian, eraikuntzan, zerbitzuetan, banaketan, eta abar. Bereak dira Euskal Herriko enpresa garrantzitsuenetako asko: Euskadiko Kutxa, Lagun Aro aseguruak, Fagor eta Eroski, esate baterako.
Alemaniak finkatu du bere jarrera gaurko goi bileraren aurrean. Europako itunak sakonean aldatu nahi ditu eta aldaketa horiek 27ek onartzea, edo gutxienez euro-guneko 17ek gehi ala nahi duten gainontzeko estatuek. Herman Van Rompuy 27etako presidenteak erdibideko ideiak aurkeztu ditu, Europako arauak asko aldatu gabe ere zenbait gauza aldatu egin litezke. Zero defizitaren legea indarrean sartuko litzateke Europa aurrekontuak gehiago kontrolatuko lituzke eta herrialde batek helburuak beteko ez zituela uzte izango balu, automatikoki hartuaraziko lizkioke.
Van Rompuy nahi du oraingo funtsak funts berriarekin batera indarrean jarraitzea horrela diru gehiago egongo litzateke eta. Eta funts berriak, banku baten moduan, Europako banku zentralaren bidez, finantzatu ahal izatea nahi du baina Alemaniako ordezkariak esan dute ez dutela Bruselaren trikimailurik nahi.
Herman Van Rompy
Bien bitartean iritzi da Bruselara Merkel eta Sarkozyren lau orrialdeko gutuna eta bertan besteak beste, Euroguneko bilerak hilero egitea eta harmonizazio fiskala handiagoa eskatzen dute. Bestalde, AEBk bidali du bere altxorreko idazkaria eta Alemania eta Frantziarengan konfiantza adierazi nahi izan du.
Mariano Rajoyk babesa agertu dio abuztuan onartu zen konstituzioaren erreformari. Hori izango da berak aurrera eramango duen lehengo neurria. Hor autonomi erkidegoei gastu muga bat jartzen zeio legez, ez dezaten gastatu dutena baino gehiago. Hain zuzen ere Zapaterorekin adostu du neurri hori azpimarratu dezala ostegunean, Bruselan, emango den goi bileran. Bestalde Rajoyk zein Zapaterok adoz egon dira Merkelek eta Sarkozyk gaur planteatu dituzten erreformak, horiek izan daitezkeelako krisiaren irteera.
Rajoy eta Zapatero
Mariano Rajoy ez da oraindik presidente baina presidente bezala mintzatu da. Espainiak altu eta ozen esan du ez diola hartutako konpromisoei uko egingo eta mugak ezarriko dizkie defizitari eta zorrari. Eta horrela azalduko duela ere adierazi du emandako diskurtsoan. Mezu hau Rodriguez Zapaterok eraman beharko du, berari dagokio presidente lanetan dagoelako, jarrera adostua da.
Eta Europara begira Mariano Rajoyk esan du Europar batasuneko itunen erreformaren alde dagola. Eta erreforma hori lehenbailen egingo delakoan dagoela. Espainia barrura begira berriz ez du zehaztu nahi izan gobernura heltzerakoan hartuko dituen neurriak. Bestalde, azaldu du egunero Zapaterorekin hitz egiten duela eta boterea aldatzeko prozesua amaitutzat eman dutela.