Hilabete historikoa izan da aurtengo abuztua Euskal turismoarentzat. Izan ere, orain arteko historiako hilabeterik onena izan da. Eustaten datuen arabera, 267,145 pertsonek hartu dute ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan. Beraz, iazko abuztuarekin alderatuta, %0,4ko igoera izan da. Hal ere, Bizkaian eta Araban %1eko igoera eman den arren, Gipuzkoan %1eko jaitsiera jasan dute.
![]() |
Nekazal-etxea |
Nekazal turismoari dagokionez berriz, bezeroen kopurua %12an igo da, baina aldi berean, hauek bertan pasatutako gauen batezbestekoak %2an behera egin du.
Orain arte Euskadi bisitatzera etortzen zirenak batez ere espainiar estatuko jendea izan bada ere, aurten gora egin dute bisitari europarrak, %5ean hain zuzen ere. Aldi berean, turista espainiarren kopurua %3an jaitsi da aurreko urtearekin alderatuz gero.
Estatu espainiarretik etorritakoen artean, gehienak kataluniarrak eta madrildarrak izan dira. Europarren artean aldiz, gehiengoa frantziarrak izan dira, eta beraien ostean erresuma batuarrak etorriko lirateke.
![]() |
Donostiako alde zaharra |
No hay comentarios:
Publicar un comentario