Abenduan hiru urte beteko dira Eusko Legebiltzarrak gizarte laguntzen sistemaren moldaketa onartu zuenetik gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzeko legearen bidez. Zailtasun ekonomikoa dutenek eskatzen duten laguntza da diru-sarrerak bermatzeko errentarena, soldatarik ez dutenek edota soldata txikia dutenek eskatzen dutena. Gaur egun, erkidegoan 53.000 familiak dute dirulaguntza horren beharra. 2006an, 29.000 baino gutxiago ziren.
![]() | |
Gemma Zabaleta, Lan Sailburua |
Joan den urte amaieran legea aldatzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak gizarte laguntzen kudeaketa Lanbide euskal enplegu zerbitzura eramateko helburuaekin eta tramite hori baliatuta onuraduna izateko bete beharrak gogortzea proposatu zuen PPk. Diru sarrerak bermatzeko errenta kobratu ahal izateko Araba, Bikaia eta Gipuzkoako udalherriren batean 5 urtez erroldatuta egon izana nahi zuen PPk eta azkenean, eskaera 3 urtekoa izatea ontzat jo zuen PSEk. Hiru urtez erroldatuta egon ez direnek, laguntzarako eskubidea izango dute baina horretarako 5 urteko lan ibilbidea egin dutela frogatu beharko dute. Gizarte segurantzako lan bizitzaren bidez hego euskal herrian edo espainian lan egin izanak balioko du. Baldintza gehiago ere izango dira, esaterako:
- Lanbidek egindako enplegu eskaintza bati uko egiten dioten onuradunek laguntza galduko dute.
- Soldata eskasak errentarekin osatu nahi dituzten langileek kontratua aurkeztu beharko dute.
- Lanean edo formakuntzan ez daudenek gizarte lanetan lagundu beharko dute premia egoeretan.
- Lan kontraturik sinatzen ez duten ugasabak zigortu egingo ditu lan sailak.
Gemma Zabaleta Lan Sailburuak uste dut aldaketa horiek gauzatuz gero ez direla eskubideak murriztuko. Ezker Batuak eta EAk ordea, lege ekimena kritikatzen dute, gizarte babesean atzerapausoa dela argudiatuta. Gipuzkoako gizarte politikako ahaldunak, Ander Rodriguezek, proiektua gelditzeko eskatu zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario