Alemaniako Bundesbankek, banku zentrala, hirugarren hiruhilekoan Alemaniako barne produktu gordinak hazkunde indartsua izango duela aurreratu du. Iraileko txostenean dio industriako ekoizpena asko hazten ari dela eta eraikuntza sektorea sendotu egin dela. Barne kontsumoak ere hazkunde nabarmena izatea espero du, bigarren hiruhilekoan izandako jaitsieraren ostean.
Herri honek hazkunde indartsua espero du eta alde batetik hemendik joan diren ikasle zein langileei esker izango da. Asko dira hemengo unibertsitatetik irten bezain laster Alemaniara praktikak edo lan egitera joan diren gazteak. Argi dago herrialde honek gauzak ondo egiten dituela eta urte asko daramatela berain ekonomia hobetzen. Hori lortzeko gure herrian ikasten eta prestatzen diren ingeniari, mediku, ekonomista, etab joan izan dira, eta ez bakarrik Euskal Herriko ikasle honenak baizik eta beste herrietako buru argienak ere. Jende hau Alemanian soldata hobeagoak, pisuak eta erraztasun guztiak jasotzen dituzte eta hor dauden enpresak prest daude hemengo ikasle hoberenak hara eramateko.
Hau honela jarraituz herri indartsuak indartsuagoak egingo dira eta hemengo enpresa handienak ez dute hainbeste haziko. Arazo hau konpontzeko aukerak bilatu behar dira eta egin behar duten lehenengo pausoa hemengo ikasleei aukera on bat ematea izango litzateke. Gure herrian prestatu diren ikasleei hemengo enpresatan aukerak ematea eta zu ikasi duzun lanposturako beste herri batera joateko beharra ez sortzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario