domingo, 30 de octubre de 2011

Bilbon elkartzen dira Espainiako enpresari nagusienak

Inhar Lozano Ugarte
         Krisia gainditzeko enpresak nazioartera zabaltzea ezinbesteko dela esan zuten Espainiako enpresari handienak. Horretan bat etorri ziren, ostiralean, Bilbon batu diren Espainiako enpresari nagusienak. 90.ko hamarkadan hasi ziren Espainiako enpresa handienak nazioarte-atzen, horri esker izugarri hasi dira eta baldintza hobeak dituzte krisiari aurre egiteko. 
      Cesar Alierta Telefonica-ko zuzendari nagusia, Antonio Brufao Repsolekoa edo Ignazio Sanchez Galan Iberdrolakoa bat etorri ziren enpresa kanpora zabaltzeak duen garrantziaz. Berritzen behartzen du enpresaren talentua areagotzen du eta kultura aldaketa ekartzen du, Antonio Brufaoren hitzetan. Gaur egun multinazional Espainiarrek oztopo bereziak dituzte Ignazio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteek esan zuenez. Gehiago kostatzen zaie kredituak lortzea arriskupeko herrialdeko izateagatik. Lan merkatua zurrunegia omen da fiskalitatea ez hain erakargarria eta gero eta segurtasun juridiko gutxiago omen dago, esan zuen Sanchez Galanek. 
            Gaur egun nazioartera zabaltzea ez da estrategia komenigarria, beharrizan bat baizik, enpresari hauen uzteetan.

sábado, 29 de octubre de 2011

4.978.300

Iera Uriona


4.978.300 lagun daude lanik gabe. Beste modu batean esanda, egunero 1.600 pertsonak galtzen dute lana eta ia milioi eta erdi familiak dituzte kide guztiak langabezian.

Euskadin,  6.700 lagun berri gehitu dira langabeziara, honekin langabezia % 5,51 hazi da eta guztira 129.000 pertsona (% 12,17ko tasa) daude lan gabe.  2.hiruhilabetekoarekin alderatuta %5,5 handitu da kopurua eta guztira langaberik daudenak 129.100 dira.

Datuak txarrak izango zirela aurreikusi arren,  Jaurlaritzak keska azaldu du. Orohar ekonomiaren geldialdiak, edota ELA eta LAB sidikatuek salatu duten bezala, gastu publikoaren murrizketek eraginda langabezia tasak %12ra igo da jada.

Nafarroan ordea zorioneko daude. 3.600 langabe gutxiago dituzte eta Espainiako langabezia tasarik baxuena, %11,68. Nafarroako gobernuak nolanahi ere egoera xamurra ez dela azpimarratu eta lan sailburuak zuhurtzia eskatu du.

Ruiz Mateos enpresariaren bi seme espetxeratu dituzte zerga-iruzurra leporatuta

Maite Txintxurreta

Urtebeteko kartzela zigorra eta 1,4 milioi eurotako isuna ezarri die Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epaileak Jose Maria Ruiz Mateos enpresari espainiarraren bi semeri, Alfonso eta Pablori hain zuzen ere.

Ogasun publikoaren aurkako iruzurragatik kondenatuak izan dira bi anaiak. Nueva Rumasa taldeko Virmax enpresaren diru-sarreren zati handi bat deklaratu gabe utzi zuten. Epaileak ezarritako isuna diru kopuru honen baliokidea izan da.

Ruiz-Mateos sendia


Kondenatuek errugabe direla esan zuten epaiketan, beraiek ezer ez zekitela eta kontabilitatea beste pertsona batek kudeatzen zuela argudiatuz. Gainera, Nueva Rumasa taldeko enpresa guztien gestioa beraien aitaren eskuetan zegoela ere adierazi zuten.

Hau ez da Ruiz Mateos sendiaren lehenengo epaiketa izan. Izan ere, aurretik arazo ugari izan dituzte justiziarekin iruzur ekonomikoen kontuak direla eta.

Ostalariek 2012an beraien negozioak beranduago ixten uztea eskatu diete Eusko Jaurlaritzari

Maite Txintxurreta

Oraindik onartzeke dagoen arren, tabernen gaueko ordutegiak luzatzeko dekretu batekin ari da lanean Eusko Jaurlaritza. 2012tik aurrera, asteburuetan eta jaiegunetan taberna, pub, diskoteka eta abarretan ordubete beranduago ixteko baimena jorratzen dihardute.

Joan den urtetik ari dira proposamenaren inguruan hausnartzen agintariak, baina oraingoan badirudi onartu egingo dutela. Hala ere, tabernari batzuek legea gabonetarako martxan jartzea eskatu dute.

Lege honekin gainera, udaletxeek eskumen handiagoa izan dute gai honen inguruan erabakitzeko orduan, eta bi ordu gehiagorarte luzatu dezakete ordutegia zenbait jaiegunetan; hala nola, aste santuan, herriko festetan, inauterietan eta gabonetan.

Euskal Autonomia Erkidegoan 50.000 pertsona inguru aritzen dira ostalaritzaren negozioan, eta arlo honek eragin handia dauka turismoarengan.

martes, 25 de octubre de 2011

Sarkozy: “Espainia miraria lortzen ari da, baina inork ez luke horrelakoetan egoterik”


                                                                           Inhar Lozano Ugarte

          Espainia euroguneko arazo ekonomiko eta finantzieroen lehen lerrotik kanpo dagoela adierazi du Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak, bere tweteerean eta hori Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentearen Gobernuak egindako "ahalegin handiei" esker izan dela gaineratu du.

     Jose Luis Rodriguez Zapaterojaunaren Gobernuaren ahaleginei eta Mariano Rajoy oposizioburuaren erantzukizunari esker, ez dago arazoak dituzten herrialdeen taldean" esan du Sarkozyk Bruselan, Angela Merkel kantziler alemaniarrarekin batera emandako prentsaurrekoan. Frantziako presidenteak egindako adierazpenak Merkelek ostiralean egindakoen ostean atera dira. Hauek izan dira gehien komentatu diren iruzkinak Sarkozy eta Angela Merkelen tweeterretan azkenengo egunetan.

Alemaniako Gobernuak hiru hilabeteko moratoria emango die zentral nuklearrei

Angela Merkel, Alemaniako kantzilerra
S. Velte

Alemaniako Gobernuak, behinola energia nuklearren defendatzaile sutsu izan arren, men egin die herritarren eskaerei, neurri txiki batean bada ere, eta hiru hilabetez estatuko zentral nuklearrak itxiko ditu, bitartean haien egoera aztertu eta eztabaida soziala pizteko. Hala adierazi du Angela Merkel kantzilerrak bere Twitterreko mezu berrienean. Handik, lotura egin du martxoan emandako hitzaldi batera.

Hiru hilabeteko moratoriaren ondoren, "egoera guztiz desberdina" izango dela nabarmendu du, eta "herritarren segurtasuna, gobernuaren lehentasuna" dela. Halaber, azaldu du Alemaniaren helburua badela erregai fosiletatik energia berriztagarrietarako urratsa egitea, baina bat-batean energia atomiko guztiari uko egitea gehiegizkoa dela uste du.

Martxoaren 11n Fukushimako zentralean (Japonia) gertatutako hondamendiak indartu egin zuen Alemanian aspaldi lozorroan zegoen mugimendu antinuklearra. 1980ko hamarkadan indar handia hartu zuten nuklearren aurkako ekimenek, eta horiek berpiztu dira orain. Orain gobernuan den CDU-CSU koalizioa oso emaitza txarrak izaten ari da estatu federaletako hauteskundeetan, eta horrek iritzi publikoari kasu gehixeago egitera bultzatu du.

domingo, 23 de octubre de 2011

Krisiaren aurkako neurriak negoziatzen ari da Europar Batasuna

Maite Txintxurreta


Europar Batasuneko buruak Nazioarteko Diru Funtsaren baliabideak hobetzea beharrezkoa dela esan dute gaur. Horretarako, superabit handiena daukaten herrialdeek beraien ekarpen ekonomikoak handitzea proposatu dute. Europar Batasuna osatzen duten 27 herrialdeak ados agertu dira proposamen honekin.
 
Proposamen hau EB-ren erreskate planaren barruan sartuko litzateke. Izan ere, Espainia eta Italiaren egoera ekonomiko larriak okerrera egitea saihestu nahi dute plan hau indartuz. 440.000 milioi eurotako laguntza negoziatzen ari dira helburua aurrera eramateko. Hala ere, Sarkozy-k eginiko deklarazio batean Espainia jadanik ez dagoela egoera okerrenean dauden europar herrialdeen artean esa ndu.

Horretaz gain, asteazkenean bilera berri bat egitea adostu dute europar buruzagiek. Bertan, egoera ekonomikoaren aurrean hartu beharreko neurriez arituko direla adierazi du Herman Van Rompuyk, Europar Kontseiluko presidenteak.

Euskal kooperatibismoari buruzko dokumentala egingo du ekoiztetxe estatubatuar batek

Maite Txintxurreta


Mondragon Kooperatiba Euskal Herriko elkarterik garrantzitsuenetarikoa da gaur egun, eta bere baitan enpresa kopururik handiena kudeatzen duena. Kooperatibismo eredu honek gainera, mugak zeharkatu ditu, eta Estatu Batuetan berarenganako interesa erakutsi dute. Izan ere, herrialde honetako Moving Images ekoiztetxeko ordezkariak izan dira gurean Mondragon taldearen funtzionamendua aztertzeko asmotan, gerora erreportaje bat osatzeko.

 Marco Dworkin, Melissa Young eta Antonio Harrah (Moving Images)


Bisita honen baitan enpresa ugaritan izan dira ikertzaileak. Melissa Young zuzendariak eredu hau krisiari aurre egiteko egokia dela esan du Goiena.net-en.

Ekoiztetxe honetako arduradunak urte asko darabiltzate kazetaritzan eta dokumentalgintzan, beraien herrialdean oso ezagunak direlarik. Azken lan hau 52 minutuko dokumentala izango dela argitu dute, eta datorren urterako prest egongo da.

Kafetegi berria ireki dute kanpusean

Iera Uriona
 
Joan zen astelehenean, urriaren 10ean, kafetegi berria ireki zuten Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Unibertsitateko ikasleei aisialdirako aukera gehiago ematen zaie horrela, beraz, ikasle eta baita irakasle guztien ahoetan dagoen gaia denez kafetegira hurbildu gara jendearen iritzia ezagutu eta konpartitzeko.

Jon Garai, kafetegiko nagusiak dioenez, kanpuseko jende guztia ez da oraindik kafetegi berriaren irekieraz ohartu. Hala ere, espero zuten beste jende etorri da lehenengo astean, eta nahiko arrakasta izanda ere hobekuntza gehiago prestatzen ari dira. Berak azaldu duenez, kafetegi zaharra eta berria enpresa berberak eramaten ditu, eta prezioak beraz, berdinak direla argitu du.

Ikasleen, hau da kontsumitzaileen iritziz eraikuntza berria denez, garbitasuna eta dekorazioari dagokionez oso pozik daude. Bestalde, "kafetegi honen prezioak garestiagoak dira eta kanpoan erretzeko aukera izatea beharrezkoa da", azaldu dute ikasle batzuk.

Eskaera hauei aurre egiteko kafetegiko arduradunak azaldu digunez, terraza berri bat irekiko dute kanpoaldean hilabeteko epean.

sábado, 22 de octubre de 2011

Euskal 'Y'a Frantziarekin lotzeko dirua emango du Europak

Iera Uriona

Bruselak, 2030erako Europan nolako trenbide sarea nahi duen aurkeztu du eta Lisboa eta Paris arteko Atlantitikoko Ardatza lehentasunen artean dago. Horrela, dirua emango du Europak datozen urteotan Euskal "Y"a Frantziarekin lotzeko. Bilboko portua eta hainbat tren-sareri lotzeko ere dirua emango dute.
Iñaki Arriolak, Etxebizitza eta Garraio sailburuak, "oso berri ona" dela esan. Gainera erabaki horrek Abiadura Handiko Trenaren Frantziako konekzioa 2020rako bukatuta egotea aurrikusten duela azpimarratu nahi izan du.
Iñaki Arriola, Etxebizitza eta Garraio sailburua

Euskadi Atlantikoko eta Kantauri-Mediterraneoko trenbide eta errepide korridoreetan barneratuko dute. Iñaki Arriolaren hitzetan, Euskadirentzako "aukera" bat suposatzen du.

Euskal aurrezki kutxen behin betiko onarpena

http://www.eitb.com/eu/albisteak/ekonomia/osoa/759315/euskal-kutxek-onartuko-dute-betiko-bategitea/
                                                                           Inhar Lozano Ugarte
Kutxabankek integrasio kontratu berritu du dagoeneko, atzo ostirala hiru kutxetako batzarrek bildurekin adostutako aldaketei baiezkoa eman ondoren. Lehen aldaketak gizartekintzari dagokio, testu berrien gizartekintzariari eusteko konpromesuaz hitz egiten da argi eta garbi eta horren erantzunkinsuna kutxetan egongo da soil soilik. Gainera etekinen %30 gizartekintzara bideretuko da urtero eta ez bakarrik lehen hiru urteetan.

 Aipatzeko beste aldaketa, jabetzari dagokio. Hiru kutxak izango dira kutxabankeko sozio bakarrak, eta kontratu berriak hori aldatzeko baldintzak jasotzen ditu. Hiru kutxen oniritzia beharko litzateke sozio berriak gehitzeko. Enpleguari dagokion atalean berriz honako esaldia jasotzen du kontratu berriak, “negoziazio eremuaz langileek erabakitzen dutena onartzeko konpromisoa artzen duela bankuak.

 Iraileko batzerretan kutxanki argi berdea eman zioten hiru kutxetako ez ohiko batzarrek %90tik gorako babezarekin eta gaur gauza bera gertatu da kontratuaren aldaketak bozkatzeko orduan. Urtea amaitu bitartean banku berriak hainbat baimen lortu beharko ditu Espainiako bankuarena edo eta balore merkatuaren batzorde nazionalarena eta urtarrilerako juridikoki osatuta egongo da. Dena den 2013. Urterarte ez da prozesua guztis amaituta egongo.

domingo, 16 de octubre de 2011

Krisiari aurre egiteko zerga berriak ezartzen ari dira gobernuak

Maite Txintxurreta

Krisiaren aurrean handik edo hemendik dirua lortzeko asmotan, zerga berri berezi ugari ezarri nahi izan dituzte gobernuek azkenaldian.

Gurina izango da zergapetutako elikagaietako bat
Nicolas  Sarkozy Frantziako presidenteak adibidez, azukredun edariengan zerga bereziak ezartzeko proposamena egin zuen pasa den hilabetean.

Aldi berean, Danimarkako gobernuak gantz saturatuei ezarri die gehigarri ekonomiko hau, herrialde aintzindaria izanik. Horren aurrean, danimarkar asko eta asko mota honetako elikagaiak erosten ari dira etengabean, legea abian jarri aurretik ahalik eta gehien eskuratzeko asmotan.

Baina elikagai ez-osasuntsuez gain, beste arlo batzuetan ere neurri bereziak hartu dituzte gobernuek. Irlandan esate baterako, abeltzainei ganaduaren puzkarrek eragiten duten kutsaduraren gaineko zerga kobratuko die. Horretaz gain, Errumanian magia beltza eta tarota praktikatzen dutenek beraien irabazien %16a Estatuari eman beharko diote.

Euskadi 60 urtez hornitzeko gas adina topatu dute Araban

                                                                                      Inhar Lozano

      Aurkitu egin dute ez ohiko gasa Arabako lurraldeetan eta estimazioak diotenez, Euskadik 60 urtez gasa hornitzeko egon liteke. Dallasen ere horrelako ustiatze eremu bat dago eta Euskal Energiaren Erakundea bertan egon da prozesua gertutik ezagutzeko. Xale gas deitzen diote baina oro har gas naturala da, ez ohikoa egiten duena hau da, lur zoruen putzu handietan egon beharrean harri amarekin nahastuta dagoela eta beraz ateratzea asko ere zailagoa eta garestia dela. Debonen  bezalako enpresek garatu duten sistemari ezker baina ustiapena errentagarria da egun. Bilatzen dutena da biztanleen fakturak murriztea, eta beste aldetik hornitze segurtasun kapazitatea edukitzea ere.

         Euskadiri behar duen gas naturala bere kabuz hornitzeko aukera emango lioke eta “Patxi Lopezek” dionez, ekonomia hobetu eta lan postuak sortuko dituela dagoen lurraldean.

        Energiaren Euskal enpresaren eta Texaseko bi enpresen partzuergoak hartu du erabakia, datorren urtean bi putzu esperimental jarriko dituzte martxan Araban. Proiektua bigarren fasean sartu da aurretiko azterketak eskuan jaurlaritza ziur dago bideragarria dela eta 42 milioi inbertituko ditu. Beste bi enpresek jarriko dutena barne guztira  100 milioi kostako da.

Zara bere ranking postua hobetzen du

                                             Inhar Lozano
Inditexeko Zara enpresak, marka handietako rankingean 4 postu igo ditu. Interbrand kontsultariak urtero egiten duen buletinean argitaratu du arropa enpresa honen aurrerapena. Honela Zarak 44. postua artzen du, eta munduko enpresa baloratuenetariko bat bihurtzen da. Aurtengo kalifikazioei begira, Zarak 8065 milioiko balioa du eta pasadan urteko datuekin konparatuz %8 igo du. 2005 urtean 77. postuan zegoen eta horrela hazi ezkero urte batzuen barru garrantzitsuenetarikoetan bilakatu daiteke.

Horrelako igoera, enpresa honek dituen azkenengo tendentzien eguneroko eskaintza gaurkotua eta interneten bere sare sozialekin duen presentziari ezker dela, esaten da. Interbrand kontsultariak munduko ospetsuena da eta bere “Best Global Brands” rankinga munduko hoberenetarikoa.

 Horrelako igoerarekin Inditex moda kateak, ING bankuen gustukoena bihurtu da eta Amancio Ortega du nagusi buru, arropa minoristen nazioarteko enpresa honetan.

Euskal Finantzen Kontseiluaren lehen bilera



Iera Uriona


Carlos Agirre, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburua
Jaurlaritza, Aldundiak eta Eudeleko buruak elkartu dira gaur Lakuan. Erakunde bakoitzean, alderdi ezberdinak izan dira agintean eta mahai gainean, EAEko diru kontuak aztergai . Aurten uste baino diru gutxiago bildu dute Foru Aldundiek: 11.800 milioi euro jaso dute Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian, espero baino %5 gutxiago.

Datorren urtean 12.000 milioi biltzeko itxaropena dute. Diru horrekin konpondu beharko dira erakundeetan aurrekontuak egiteko.

Krisi egoera honetan gainera, beste bi gai eztabaidatuko dituzte Jaurlaritza eta Aldundiek. Lehena, Fiskalitatearen erreforma nola bideratu. Carlos Agirre sailburuak Lehendakariak gai honen inguruan egindako proposamenak gogoratu ditu eta aurreratu du lehenbailehen martxan jartzeko neurri zehatzak aurkeztuko dituztela zergen koordinazio batzordean.

Ahaldun nagusiek eta Jaurlaritzak adostu beharreko beste gaia, opor fiskalen epaiaren ondoren, aldundiek berrezkuratuko dirua nola gestionatzea da.

Deia.com-eko arduraduna unibertsitateko ikasleekin izan da

Maite Txintxurreta

Josetxu Rodriguez, Deia.com-eko arduraduna izan zen astelehenean Euskal Herriko Unibertsitateko komunikazioko ikasleei hitzaldi bat eskaintzen.

Bertan, Kazetari digitalaren lana etengabekoa dela nabarmendu zuen. Izan ere, mota honetako komunikabideen ezaugarri nagusienetariko bat informazioaren berehalakotasuna da.

"Kazetariek egunean 200 teletipo inguru jasotzen dituzte beraien e-mailetan", zioen Josetxu Rodriguezek. Beraz, ondoren hauek irakurri eta zeintzuk argitaratuko diren erabaki behar zela azaldu zuen, ondoren hautatutakoak kontrastatu eta lantzen hasteko.


Josetxu Rodriguez

Bitxikeria bezala, Deia.com-en zazpi pertsonak lan egiten dutela adierazi zuen "sei kazetari eta tekniko bat" hain zuzen ere. Kazetaritza mota honetan gainera, jaiegunik ez dagoela azaldu zien ikasleei.


Egunkari digitalek erabiltzaileendako eskaintzen dituzten abantailen artean berriz, iritzia emateko eta partehartzeko aukera eta zuzenean nahi zuten informazioarengana joateko aukera nabarmendu zituen.

viernes, 14 de octubre de 2011

"Eskandaluzko" kalte-ordainak

Iera Uriona


"Norberaren onura bilatu, kontuak desitxuratu eta kudeaketa eskasa egitea." Horiek dira Espainiako Bankuak eman dituen zergatiak María Dolores Amorósen kaleratzearen inguruan pasa den irailaren 28an. Ustelkeriaren aurkako fiskalak ikerketa bat ireki du pasa den Abuzturarte Mediterraneoko Aurrezki Kutxako zuzendari nagusia izan zenaren aurka, egindako salaketa hauek egiazta daitezen.

Hain zuzen ere, pasa den irailaren 28an Espainiako Bankuak diziplinazko kaleratzea ezarrio zion Amorósi eta Mario Crespok, kutxako presidente ohiak, 369.497 euroko pentsioa adostu zuen berarekin.

Gobernuaren lehendakaritzarako hautagai sozialistak, Alfredo Perez Rubalcabak, kutxetako zuzendarien kalte-ordainak "eskandaluzkoak" direla adierazi zuen bere Twitterrean. Espainiako Bankuko gobernadoreak egoera horiek saihesteko mekanismoak izan behar dituela ere esan zuen.  "Lehen erantzukizuna eskualdeko gobernuena da, ez Espainiako Bankuarena", gehitu zuen.

miércoles, 12 de octubre de 2011

Baldintzarik gabeko errenta helburu

S. Velte
Krisi ekonomikoa hasi zenetik gora eta gora ari da langabezia; langabezia bulegoetako ilarak luzatzen doaz, eta lanik ez da sortzen. Horri beste arazo bat gehitu behar zaio: posturik gabe gelditu ziren lehenengo pertsonei honezkero amaitzen ari zaie langabezia-saria. Eta, lanik topatu ezean, gero eta gehiago dira kale gorrian gelditzear daudenak.
Kasu horietan, badira gizarte laguntza batzuk, baina horiek gogortzeko neurriak onartu berri ditu Eusko Jaurlaritzak. Ezkerreko alderdi politikoak aspalditik dabiltza egoera horrentzako irtenbide sozialagoen bila, eta azken proposamena Bilduk egin du Gipuzkoako Foru Aldunditik: oinarrizko errenta unibertsal bat proposatu du, edonork baldintzarik gabe jaso dezakeena.
Diru-sarrera minimoa litzateke, “gutxieneko baldintzetan” bizitzeko nahikoa. Baldintza kaskarretan, baina behintzat bizitzekoa, kalean biziraun beharrean.
“Proiektu apurtzailea” eta “handi-nahi samarra” dela onartu du Ander Rodriguez Gizarte Politikarako diputatuak. Gainera, aldundiaren eskumenetik at gelditzen da halako neurri bat, eta fiskalitatea ere aldatzea eskatuko luke. Hori dela eta, gaiari buruzko eztabaida proposatuko dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan, eta horren arabera, eskumenak dituzten organoei bideratuko diete proposamena.
Oinarrizko errenta unibertsalari buruzko eztabaidak pil-pilean daude mundu osoan. Pobreziak gora egin ahala, politika kontserbatzaileetara jotzen dute askok, baina justu kontrakoa egitearen alde azaldu dira ezkerreko mugimenduak: orain inbertsioak egitekotan, pertsonen bizimoduan inbertitu behar dela uste dute.

Euren lana ere kontuan hartzeko

S. Velte


Ekonomia oro har, eta landa eremuko jarduera bereziki, gizonezkoen esparrua izan da gehienetan. Arlo horretan, itzalpean gelditzea ez ezik, sarritan mendekotasuna egokitu zaie emakumeei. Egoera horri buelta emateko asmoz elkartuko dira urriaren 15ean 350 bat emakume baserritar; landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna ospatuko dute egun horretan Ordizian (Gipuzkoa), Zure lana kontuan hartzekoa da lelopean.

'Hitzez' elkarteko kideak (Urola Kostako Hitza)


“Ekonomia inklusiboagoen” bila arituko dira egun horretan. Baserriak bestela ere bizi duen krisiaz gain, emakume baserritarren eskubideei buruz jardungo dute. Besteak beste, Yolanda Jubetoren hitzaldia antolatu dute, Emakumeen parte hartzea eta ekarpen ekonomikoa landa eremuan
 
Antolatzaileetako bat Hitzez emakume baserritarren elkartea da; elkarte hori Urola Kostako bost emakumek sortu zuten 2007an, euren lan eskubideak beste edozein langilerenak bezala errespetatzeko eskatzeko. Izan ere, emakume baserritarra bizitzako arlo guztietan dago baserrira lotua: lana, familia eta aisialdia, dena dago leku berean, eta, gehienetan, jabea den gizonaren esku.

martes, 11 de octubre de 2011

Kutxabankeko fusioa martxan jarri da.

                                                                           Inhar Lozano
 
    Kutxa-banken bateratze prozesuan urratsak ematen ari dira eta pasadan astean hiru kutxetako zuzendaritza taldeek lehen bilara egin zuten bilbon. Bertan bildu ziren 180 zuzendariei euren parte hartzea ezinbestekoa dela esan zieten Mario Fernandez , Xabier Iturbe eta Carlos Zapatero, BBK, Kutxa eta Vitaleko presidenteek. Fusioa azkarra eta eredugarria izatea nahi dute hiruek eta kutxa bateratuen organigrama eman zieten ezagutzera.
Lehengo bi urteetan Mario Fernandez izango da kutxaren buru eta ondoren Sanchez Asianek hartuko du ardura hori. Hiru kutxetatako zuzendariei elkarrekin lan egiten ohitzen hasi behar direla eta gizarte ekintza ez dela murriztuko esan diete.
         Integrazio on bat eta azkarra nahi dugu, dio Xabier Iturbek, bere lankideak profesionalak direlako lortuko dute, bestalde espero dute urtarrileko 1ean fusioaren lehengo fasea bukatua izatea eta bigarrena pixka bat luzeagoa izango dela aitortzen du.

domingo, 9 de octubre de 2011

Bikoiztasunen kostua Euskadin = 403 milioi



Iera Uriona


Etxebizitza politikak kudeatzen dituzten 17 erakunde publiko daude EAEn, 21 ingurumenarekin zerikusia dutenak eta udaltzainen kasuan ez omen dago argi zenbat agente dauden. Txostenean aipatzen diren hainbat adibide besterik ez dira.

Deloitte eta Everis enpresen laguntza teknikoarekin pasa den maiatzean hasi zen lehendakaritza saila txostena prestatzen. Eusko Jaurlaritza, hiru Foru Aldundiak eta euskal hiriburuak barne eredugarri diren 9 udal aztertu ditu. Emaitzen arabera guztietan daude bikoiztasunak, gehien Foru Aldundien esparruan, %50 hain zuzen ere.

Pasa den asteazkenean zabaldu zen informearen arabera, politiketan arauketa falta izan daiteke arazoa. Izan ala ez, gauza da bikoiztasunen kostua 403 milioikoa dela. Donostiako Udalak aurten izan duen aurrekontuen berbera.

Gehiegikeria ala beharrezkoa? Hau da Jaurlaritzak argitu nahi duen kontua.

Euskadiko industri jarduerak gorantz

Iera Uriona

Eustaten datuen arabera,  Euskal AEko industri produkzioa %1,9 hazi da 2011ko abuztuan, 2010eko hilabete berarekin alderatuta betiere. Aurreko hilabetearen, hau da, 2011ko uztailaren aldean Euskal AEko industri produkzioa %0,6 jaitsi da.

Industri Produkzioaren Indizearen urte batetik besterako abuztuko bilakaerak ikur positiboa izan du Araban (% 16,1eko igoera), baina Bizkaian eta Gipuzkoan beherapenak eman dira, % 0,1 eta % 2,2 hurrenez hurren. Hilabete batetik besterako hazkunde-tasa, 2011ko uztaileko datuekin alderatuta, positiboa izan da Araban, %8,5 igo baita; baina Bizkaian eta Gipuzkoan % 2,0 eta % 4,1 egin dute behera hurrenez hurren.

2011ko abuztuan (aurreko urteko hilabete beraren aldean) hazkunderik handienak izan dituzten sektore nagusiak garraio materiala eta makineria eta ekipoa izan dira, %41,2 eta %11,5eko tasekin hurrenez hurren.

Bestalde, elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak eta energia elektrikoa, gasa eta lurrina sektoreek urte batetik bestera % 10,5 eta % 8,5 egin dute behera, hurrenez hurren.

Mercedesek Gasteizko plantan 300 lanpostu sortuko ditu

                                                                                       Inhar Lozano

     Volker Mornhinweg, Mercedes-Benz Vans enpresako nagusiak adierazi du Gasteizko plantari emango diola VS20 furgonetaren egitasmo berria. Horrekin mila milioi euro inbertituko ditu Arabako lantokian eta, bertan datozen bi urteetan urtero ehun mila VS20 ibilgailutik gora egiten badituzte, 300 lanpostu sortuko dira. Vito eta Viano furgoneten ondorengo eredua izango da VS20.

         Mercedes-Benz Vansko eta Gasteizko lantokiko zuzendaritzek euskal gizarteari eta erakundeei eskerrak eman dizkiete enpresako lan itun berriaren negoziazioan "babesa" emateagatik. "Langile denak" ituna berresteagatik eta UGT, CCOO, USO eta Ekintza sindikatuak eurek lortu zuten akordioa zuzendaritzarekin ere eskertu dituzte. Enpresak berretsi du Gasteizko plantak 2024ra arte lana ziurtatua duela. Beraz, euskal eta Arabako ekonomien motor izaten jarraituko du.

       Honekin 300 pertsona lana lortuko dute eta krisiari aurre egiteko argizpi bat agertzen da etorkizun ilun honetan. 

Beasaindik mundura

Samara Velte


Krisiak garraio sektorea bereziki astindu duela entzuten da maiz; distantzia luzeko pertsonen garraioaz arduratzen diren enpresak dira kexu direnak, gero eta bidaiari gutxiago dituztelako. Ez da Beasaingo (Gipuzkoa) CAF Construcciones y Auxiliares de Ferrocarriles enpresaren kasua: beste batzuk lantegiak ixten ari diren bitartean, CAFek mundura zabaltzen jarraitzen du.

Oraingoan, ukitzeko falta zitzaion kontinente bakarrera heldu da: Ozeaniara. Hain justu, sinatu berri du Auckland hirirako (Zeelanda Berria) 57 tren elektriko egiteko kontratua; gero, hamabi urtez horiek mantentzeko ardura ere hartu du. Guztira, 300 milioi euroko kontratua da; 2013rako izango ditu prest lehen aleak, eta denak Beasaingo fabrikan egingo dituzte.
CAFen Beasaingo lantegia

Hiri barruan ibiltzeko trenak dira, KiwiRail enpresak kudeatutako sarearen barruan. Bakoitzak sei bagoi ditu, eta 380 bidaiari kabitzen dira. CAFeko arduradunek azaldu dutenez, Londresko Heathrow aireportua eta hirigunea lotzen dituzten trenen antzekoak izango dira.

Oro har, urte onak bizitzen ari da CAF, bereziki krisiaren testuinguruan kokatzen badugu. Iaz gora egin zuten haren salmentek; hain zuzen, 2009an baino %25 gehiago saldu zuen, 129,6 milioi euro irabaziz. Suedia, Bretainia eta Frantziarako tranbiak egiteko kontratuak sinatu zituen, baita Mexikon eta Brasilen trenak jarri eta haiek hamabost eta hogei urtean mantentzeko ere.

Bilboko okupazio bulegoak hiru urte bete ditu

Maite Txintxurreta

Bilboko alde zaharreko Pilota kalean dagoen Okupazio Bulegoak hiru urte bete ditu hilaren zazpian. Bulego hau okupazio mugimendua defenditu eta bultzatzeko sortu zen, eta honen bidez etxebizitzen prezio garestien eta sistema kapitalistaren aurka egiteko.

“Okupazioa ez da delitua” da beraien leloetako bat. Bulego honek, beste hainbat gauzaren artean, laguntza juridikoa eskaintzen die horren beharra duten okupei.

Astero bilera bat egiten dute, eta interesa duen edonori bertara joateko gonbitea egiten diote, informatzeko edota laguntza eskatzeko. Horretaz gain, hitzaldiak eta hainbat motatako ekitaldiak antolatzen dituzte.

Azkenaldian, gainera, gai hau pil-pilean dago Bilbo inguruan eta Euskal Herri osoan, Errekalde auzoko Kukutza gaztetxea bota dutela eta. Hau ere salatu egin dute okupazio bulegotik, prozesua “erabat interesatua” izan dela esanez.



Hamaika telebistak 2010ean eginiko elkarrizketa

Bost egunetan bost lan-istripu

Samara Velte

Aste beltza izan da igaro berri dena langileentzat: bost egunetan, bost pertsona hil eta lau zauritu dira lan-istripuen ondorioz.
Azkena ostiral arratsaldean gertatu zen, Gamarrako industrialde inguruan (Araba), N-1 errepidean. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, kamioi bat errepidetik irten eta beste kamioi bat eta auto bat jo zituen. Kamioizaleetako bat lekuan bertan hil zen; bestea ospitalean zendu zen, herenegun. Autoko gidariak ere zauriak ditu.
N-1 errepidea, Gamarran
Ordu batzuk lehenago, goizeko hamarrak aldera, Bilboko Zazpikaleak eta Txurdinaga arteko metro zatian, igogailuko obretan lanean ari zen behargin bat zendu zen, harri bat 40 metroko garaieratik buru gainera jausi zitzaionean. Segurtasun-sarea jarrita zegoen, eta langileak kaskoa ere jantzita zeukan, baina harriak biak hautsi zituen. Langilea azpikontratatutako enpresa batekoa zen berez, Estructuras Cosvimarrekoa, hain justu.
Asteazkenean Soraureni (Nafarroa) egokitu zitzaion antzeko gertakari baten lekuko izatea: bi kamoik elkar jo zuten, eta bateko kopilotua hil zen. Bi gidariak zaurituta daude, bat larri eta bestea arin.
Asteartean, aldiz, Abadiñoko (Bizkaia) Estampaciones Bizkaia enpresarentzat makina bat konpontzen ari zen langile bat hil zen, makinak berak harrapatuta. Hura ere azpikontratatuta zegoen. Beste langile bat larri zauritu zen, eta hanketako zenbait behatz moztu behar izan dizkiote.
LAB sindikatuak salatu duenez, aurten jada 48 lagun hil dira lan istripuetan. Asteartean protesta egitera dei egin dute Bilboko Metroaren bulego parean, ELA, EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuekin batera.