Inhar Lozano Ugarte
Krisia gainditzeko enpresak nazioartera zabaltzea ezinbesteko dela esan zuten Espainiako enpresari handienak. Horretan bat etorri ziren, ostiralean, Bilbon batu diren Espainiako enpresari nagusienak. 90.ko hamarkadan hasi ziren Espainiako enpresa handienak nazioarte-atzen, horri esker izugarri hasi dira eta baldintza hobeak dituzte krisiari aurre egiteko.
Cesar Alierta Telefonica-ko zuzendari nagusia, Antonio Brufao Repsolekoa edo Ignazio Sanchez Galan Iberdrolakoa bat etorri ziren enpresa kanpora zabaltzeak duen garrantziaz. Berritzen behartzen du enpresaren talentua areagotzen du eta kultura aldaketa ekartzen du, Antonio Brufaoren hitzetan. Gaur egun multinazional Espainiarrek oztopo bereziak dituzte Ignazio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteek esan zuenez. Gehiago kostatzen zaie kredituak lortzea arriskupeko herrialdeko izateagatik. Lan merkatua zurrunegia omen da fiskalitatea ez hain erakargarria eta gero eta segurtasun juridiko gutxiago omen dago, esan zuen Sanchez Galanek. Gaur egun nazioartera zabaltzea ez da estrategia komenigarria, beharrizan bat baizik, enpresari hauen uzteetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario