![]() |
Angela Merkel, Alemaniako kantzilerra |
S. Velte
Alemaniako Gobernuak, behinola energia nuklearren defendatzaile sutsu izan arren, men egin die herritarren eskaerei, neurri txiki batean bada ere, eta hiru hilabetez estatuko zentral nuklearrak itxiko ditu, bitartean haien egoera aztertu eta eztabaida soziala pizteko. Hala adierazi du Angela Merkel kantzilerrak bere Twitterreko mezu berrienean. Handik, lotura egin du martxoan emandako hitzaldi batera.
Hiru hilabeteko moratoriaren ondoren, "egoera guztiz desberdina" izango dela nabarmendu du, eta "herritarren segurtasuna, gobernuaren lehentasuna" dela. Halaber, azaldu du Alemaniaren helburua badela erregai fosiletatik energia berriztagarrietarako urratsa egitea, baina bat-batean energia atomiko guztiari uko egitea gehiegizkoa dela uste du.
Martxoaren 11n Fukushimako zentralean (Japonia) gertatutako hondamendiak indartu egin zuen Alemanian aspaldi lozorroan zegoen mugimendu antinuklearra. 1980ko hamarkadan indar handia hartu zuten nuklearren aurkako ekimenek, eta horiek berpiztu dira orain. Orain gobernuan den CDU-CSU koalizioa oso emaitza txarrak izaten ari da estatu federaletako hauteskundeetan, eta horrek iritzi publikoari kasu gehixeago egitera bultzatu du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario