Greziako Gobernuko Ministroen Kontseiluak 30.000 langile publikoren kaleratzea onartu du igande honetan, Gobernuko iturriek jakitera emandakoaren arabera.
Kaleratze horiek bigarren finantza-erreskatearen truke agindutako murrizketen parte dira. Murrizketa horiek uztailean adostu zituzten troikarekin (Nazioarteko Diru Funtsa, Europako Banku Zentrala eta Europako Batzortdea).
Greziako Gobernuaren planak "erreserba federal bat" sortzea aurreikusten du funtzionarioei soldataren zati bat kentzeko, kanporatzearen urtebete lehenago. Erreserba horretan sartu nahi dituzte, hain zuzen, kaleratzeko asmoa dituzten 30.000 funtzionarioak.
Ministroen Kontseiluak ere 2012ko aurrekontuen proiektu orokorra onartu du, Finantza Ministerioak jakitera emandakoaren arabera. "Aurrekontuen proiektua Parlamentura eramango dugu astelehenean", azaldu du Ministerioak komunikatu oficial baten bidez. Gainera, Finantza Ministerioak 2011ko defizit publikoa onartu dutela iragarri du, BPGren % 8,5, troikak erreskaterako jarritako % 7,6ko muga baino nabarmen handiagoa.
Horrelako murrizketak ikusi ondoren konturatzen gara badaudela hainbat herrialde arazo berak dituztela zor publikoak ordaintzeko, Portugal, Italia, España etb. Zenbat itzaron beharko dugu gure instituzio publikoetan honelako ebaketak ikusteko? Hauxe da gu arduratu behar gaituen arazoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario