Maite Txintxurreta
Krisiaren aurrean handik edo hemendik dirua lortzeko asmotan, zerga berri berezi ugari ezarri nahi izan dituzte gobernuek azkenaldian.
![]() |
Gurina izango da zergapetutako elikagaietako bat |
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak adibidez, azukredun edariengan zerga bereziak ezartzeko proposamena egin zuen pasa den hilabetean.
Aldi berean, Danimarkako gobernuak gantz saturatuei ezarri die gehigarri ekonomiko hau, herrialde aintzindaria izanik. Horren aurrean, danimarkar asko eta asko mota honetako elikagaiak erosten ari dira etengabean, legea abian jarri aurretik ahalik eta gehien eskuratzeko asmotan.
Baina elikagai ez-osasuntsuez gain, beste arlo batzuetan ere neurri bereziak hartu dituzte gobernuek. Irlandan esate baterako, abeltzainei ganaduaren puzkarrek eragiten duten kutsaduraren gaineko zerga kobratuko die. Horretaz gain, Errumanian magia beltza eta tarota praktikatzen dutenek beraien irabazien %16a Estatuari eman beharko diote.
No hay comentarios:
Publicar un comentario