domingo, 16 de octubre de 2011

Deia.com-eko arduraduna unibertsitateko ikasleekin izan da

Maite Txintxurreta

Josetxu Rodriguez, Deia.com-eko arduraduna izan zen astelehenean Euskal Herriko Unibertsitateko komunikazioko ikasleei hitzaldi bat eskaintzen.

Bertan, Kazetari digitalaren lana etengabekoa dela nabarmendu zuen. Izan ere, mota honetako komunikabideen ezaugarri nagusienetariko bat informazioaren berehalakotasuna da.

"Kazetariek egunean 200 teletipo inguru jasotzen dituzte beraien e-mailetan", zioen Josetxu Rodriguezek. Beraz, ondoren hauek irakurri eta zeintzuk argitaratuko diren erabaki behar zela azaldu zuen, ondoren hautatutakoak kontrastatu eta lantzen hasteko.


Josetxu Rodriguez

Bitxikeria bezala, Deia.com-en zazpi pertsonak lan egiten dutela adierazi zuen "sei kazetari eta tekniko bat" hain zuzen ere. Kazetaritza mota honetan gainera, jaiegunik ez dagoela azaldu zien ikasleei.


Egunkari digitalek erabiltzaileendako eskaintzen dituzten abantailen artean berriz, iritzia emateko eta partehartzeko aukera eta zuzenean nahi zuten informazioarengana joateko aukera nabarmendu zituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario