Iera Uriona
Hain zuzen ere, pasa den irailaren 28an Espainiako Bankuak diziplinazko kaleratzea ezarrio zion Amorósi eta Mario Crespok, kutxako presidente ohiak, 369.497 euroko pentsioa adostu zuen berarekin.
Gobernuaren lehendakaritzarako hautagai sozialistak, Alfredo Perez Rubalcabak, kutxetako zuzendarien kalte-ordainak "eskandaluzkoak" direla adierazi zuen bere Twitterrean. Espainiako Bankuko gobernadoreak egoera horiek saihesteko mekanismoak izan behar dituela ere esan zuen. "Lehen erantzukizuna eskualdeko gobernuena da, ez Espainiako Bankuarena", gehitu zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario