Gasteizko lantegiko 3.200 langileetatik 1.813k alde bozkatu dute eta 967 kontra, CCOO sindikatuko iturriek jakitera eman dutenez. Lan-hitzarmen honetan lantegiaren etorkizuna 2024ra arte bermatzen duen akordioa babestu zuten pasadan ostiralean Mercedes enpresako Gasteizko lantegiaren langile gehienek. Horrela, Gasteizko lantegiak VS20 furgoneta berria egingo du.
CCOO sindikatuko iturriek jakinarazi dutenez, lantegiko 3.200 langileetatik 1.813k alde bozkatu dute eta 967 kontra. Hala eta guztiz ere, postaz emandako botoak zenbatzeko daude oraindik.
Erreferendumak parte-hartze handia izan du. UGT, CCOO, USO eta Ekintza sindikatuek eta Mercedeseko zuzendaritzak lortutako akordioa babesteko edo errefusatzeko aukera zuten langileek. Langileen % 51 ordezkatzen dute sindikatu horiek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario