domingo, 9 de octubre de 2011

Euskadiko industri jarduerak gorantz

Iera Uriona

Eustaten datuen arabera,  Euskal AEko industri produkzioa %1,9 hazi da 2011ko abuztuan, 2010eko hilabete berarekin alderatuta betiere. Aurreko hilabetearen, hau da, 2011ko uztailaren aldean Euskal AEko industri produkzioa %0,6 jaitsi da.

Industri Produkzioaren Indizearen urte batetik besterako abuztuko bilakaerak ikur positiboa izan du Araban (% 16,1eko igoera), baina Bizkaian eta Gipuzkoan beherapenak eman dira, % 0,1 eta % 2,2 hurrenez hurren. Hilabete batetik besterako hazkunde-tasa, 2011ko uztaileko datuekin alderatuta, positiboa izan da Araban, %8,5 igo baita; baina Bizkaian eta Gipuzkoan % 2,0 eta % 4,1 egin dute behera hurrenez hurren.

2011ko abuztuan (aurreko urteko hilabete beraren aldean) hazkunderik handienak izan dituzten sektore nagusiak garraio materiala eta makineria eta ekipoa izan dira, %41,2 eta %11,5eko tasekin hurrenez hurren.

Bestalde, elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak eta energia elektrikoa, gasa eta lurrina sektoreek urte batetik bestera % 10,5 eta % 8,5 egin dute behera, hurrenez hurren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario