Iera Uriona
![]() | |
Patxi Lopez Aernnovako presidentearekin, Iñaki Lopez Gandasegui |
Inaugurazioan Lehendakaria eta Arabako ahaldun nagusia izan dira. Baita Arabako enpresarien presidente hautatu berria Pascal Gomez ere, besteak beste. Aernnovan 4.000 langile daude, 1.400 Euskadin eta gehienak Araban. Berantevillan 600etik gora. Araban zituen hiru plantak elkartu ditu enpresak eta 20.000 metro karratuko lantegia eraiki du industrialde honetan.
Hegazkinetarako hegoak eta beste egitura batzuk montatzen dituzte hemen, eta hemendik Brasilera, AEBra, Frantziara edo Kanadara bidaltzen dituzte bezero diren Embraer, Sikorsky eta Airbus konpainietara zuzen.
Sendotze bidean daudela esan du taldeko presidenteak, kontratu berriak dituzte eta 4-5 urterako lana zihurtatuta. Fakturazioa %60 igo dezakela esan du eta aurten %20a.
Patxi Lopezen esanetan, ekonomian Euskadi motore eta buru izan behar du Estatuan. Lehendakariak esan du indarkeriarik gabeko egoera aprobetzatu beharra dagoela, "benetako irudia kanpoan erakusteko".

No hay comentarios:
Publicar un comentario