domingo, 13 de noviembre de 2011

Jacques Delors euroaren laguntzailea

Inhar Lozano Ugarte

Europa berriarentzat Jacques Delors-ek eskatzen dituen oinarriek herri guztien partaidetza izan behar dute. Gure gobernuek zalantzak izan dituzte, beranduegi esku hartu dute, beranduegi eta gutxi. Euroa zalantzan ikusten du monetaren sortzailea izan zenak hain zuzen. Desagertu ez dadin neurriak eskatzen dizkie gobernuei. Herritarren adostasunarekin eta ez gobernu buruaren arteko eztabaida elitista batean oinarrituta. Greziari ez zaio lagundu espekulatzaileen aurrean, baina horregatik ez da orain kanpoan utzi behar. 

Donostian egin ditu Jacques Delors Europar batzordeko presidente ohiak azalpenok, ikasketei buruzko nazioarteko jardunaldietan parte hartzen ari da eta. Mezu kritikoa baina baikorra utzi nahi izan du Europaren etorkizunera begira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario