Maite Txintxurreta
Metro Bilbaoko zuzendaritzak azaroaren hamaikarako hamabi kontratazio berri egingo zituela esan zuen, lanpostu iraunkor berriak eginez. Ez zuten akordioa bete, aldi baterako kontratuak egin baititu, eta hauek ez dute lanaldiaren %100a betetzen. Gainera, langileek diotenez, enpresak ez du antzinatasuna kontuan hartzen eta akordioak urratzen ditu.
![]() |
Bilboko metroa |
Hori dela eta, langileak lanuzteak egiten ari dira azaroaz geroztik, eta greba deitu dute Santo Tomas egunerako. Greba honen bidez, langileek ez dute dirurik eskatzen, Metro Bilbaoren zuzendaritzak negoziazio kolektiboan jasotako akordioak bete ditzan baizik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario