S. Velte
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak dei egin dio osatu berri den Espainiako Gobernuari, lan esparruan “erreforma sakon eta tinkoak” egin ditzan, Berria egunkariak emandako berrien arabera.
Lujuaren iritziko, oraingo sistema “zurruna” eta “ez eraginkorra” da, eta hori gainditzeko neurriak eskatu ditu. Hark esan duenez, langileen baldintzak aldaezinak izateak enpleguan eta eraginkortasunean eragiten du. Beste era batera esanda: langileen lan baldintzak aldakorrak izanda – kolokan jarrita -, efizientzia hobeto bermatzen dela uste du. Azkar asko nabarmendu du horrek ez lukeela esan nahiko kaleratze “errazago eta merkeagoak” ahalbidetzea, “merkatuaren berharretara egokitzea” baizik.
![]() |
M.A. Lujua, Confebaskeko lehendakaria |
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresarien elkarteko presidentea aurretik ere mintzatu izan da krisiaz eta hari aurre egiteak eskatzen duen “sakrifizio kolektiboaz”. Hala ere, enpresa handien eta errenta altuko herritarren mesedetako erreforma fiskalak ere proposatu izan ditu. Sindikatuek behin eta berriz egin dute protesta elkargo horren erabaki eta proposamenengatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario