lunes, 14 de noviembre de 2011

Japoniak atzeraldi ekonomikoa gainditu du


Maite Txintxurreta

Japoniako BPG-ak %1,5eko hazkundea izan du urteko hirugarren hiruhilabetean. Azken lau hiruhilekoetan eman den lehendabiziko igoera jasan du herrialde honetako ekonomiak. Izan ere, duela bost hilabete gertatutako tsunamiak eta honen ondorioz Fukushimako zentral nuklearrean gertatutako arazoek oso eragin negatiboa izan zuen.
Martxoko tsunamia

Joan den urtearekin alderatuz gero, hazkundea %6koa izan da. Aurrerapen hau exportazioen hobetzearen ondorioz gertatu da batez ere, tsunamiaren osteko hornikuntza azkarrak eragindakoa hain zuzen ere.

Familien gastuak ere %1ean igo dira, eta kontsumo mota honek Japoniako ekonomiaren %60-a suposatzen du. Kontsumo pribatu hau autoen, bidaien eta bestelako aisialdirako produktu eta zerbitzuen erosketan oinarritu da. 

 Hala ere, Japoniako Ekonomia eta Politika Fiskalaren idazkari nagusi den Motohisa Furukawak adierazi duenez, “egoerak latza izaten jarraitzen du, Tailandiako uholdeek bertako japoniar produkzioa eta yen-aren balioa kaltetu baitute”.


No hay comentarios:

Publicar un comentario