sábado, 26 de noviembre de 2011

Zorionak EHNE!

Iera Uriona

EHNE sindikatuak 25 urte bete ditu eta Atarrabian ospatu du. Nekazari elkarteak mende laurden honetan egin duten lana nabarmendu du, baina gaurkoa ospkizun eguna izan dute bereziki, basarritarren aldarrikapenak ahaztu gabe, noski. Horregatik Atarrabian frutak, ortuariak eta baserriko zeinbait produktu egon dira. Nekazariei eta abeltzainei omenaldia izan da, euren ilusio eta lanari esker sortu baitzen sindikatua orain mende laurden bat.


Zenbait bazkide, nekazaritzarekiko konpromisoa erakusten duen omenaldi sinbolikoan.


"Nekazaria izatea, lan bat baino bizimodu bat da", horrela pentsatzen du 40 urteko Mikel Alzuart, baserriko oilo ekoizpen ekologikoan jarduten duen nekazaria eta lehen sektorearen kalitatea eta produktuaren benetakotasunean oinarritutako enpresa aurrera eramaten duenak. "Hemen norbere etxea eta lana ez dira asko bereizten", dio. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario