Maite Txintxurreta
2012ko aurrekontuen legea onetsi ostean, bere hitza bete eta kargua utzi du Italiako lehen ministroak. 17 urtez egon da italiar gobernuan, baina orain dimisioa aurkeztu dio 75 urterekin Giorgio Napolitanori, errepublikako presidenteari, aro bati amaiera emanez.
“Il Cavaliere”-ren erabakia pozez hartu dute askok, eta ospakizunak egon dira Presidentziaren egoitza kanpoan bildutakoen eskutik.
Aurretik arazo eta eskandalu politiko ugari izan baditu ere, krisiak eta Europar Batasunak eragindako presioagatik dimititu behar izan du azkenean Silvio Berlusconik. Horrela, asteartean esan zuen bezala, EB-k zor publikoa murrizteko eskatutako neurriak onartu ostean utzi du agintaritza.
Bihar hasiko du Napolitanok gobernu berria sortzeko prozedura. Horrela, Italiako indar politikoekin bilduko da, tartean senatariak, diputatuak eta herrialdearen presidentzia osatzen duten gainontzeko kideak.
Italiako lehen ministro berria Mario Monti teknokrata eta ekonomilari neoliberala izatea espero da, koalizio-gobernu baten baitan. Uste honek gorakada eragin du burtsan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario