Maite Txintxurreta
Jesus Lidiano Llopis, “Caja Alcoy” erakundeko sukurtsal bateko zuzendari ohia da, eta bi urte baino gehiago zeramatzan Villenako (Alacant) espetxean, iruzurragatik kondenatuta. Egun batzuetarako irtetzeko baimena izan zuen, eta joan den asteburuan itzuli behar bazen ere, orain ez dakite non dagoen.
![]() |
Jesus Lidiano Llopis |
Hilabete gutxi batzuk soilik geratzen zitzaizkion kondena bukatzeko. Poliziak bilaketa-operazio bat jarri du abian, baina oraindik ez dute ezer aurkitu.
Sukurtsalaren zuzendari ohia izateaz gain, bankuko zuzendari orokorraren semea ere bazen Llopis, Jesus Llopis Ferrer-ena hain zuzen ere.
“Caja Alcoy” erakundearen porrot ekonomikoak 1.500 bezero baino gehiagorengan izan zuen eragina, eta 3,7 milioiko galerak izan zituzten hauek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario