domingo, 6 de noviembre de 2011

Iberdrolak % 6,6-ko etekinak irabazi ditu urteko lehen seihilekoan / "Aurreikuspen positiboak”, dituzte Iberdrolako nagusiek hurrengo urterako / Egundoko hazia Iberdrolan, negozio erregulatzaile eta berriztagarriei ezker

Inhar Lozano
Iberdrola konpainia elektrikoak 1.563,6 milioi euroko mozkin garbia lortu du 2011ko lehen seihilekoan, iaz baino % 6,6 gehiago irabazi du, besteak beste, negozio erregulatzaileek eta berriztagarriek lagunduta. 

Iberdrolak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez, bere mozkin garbi errepikaria % 9,4 hazi da, 1.448 milioi eurora arte. Irabaziak "ingurune makroekonomiko zail batean" eskuratu dituztela azpimarratu du konpainia elektrikoak, eta bilakaera hori nazioartean egindako apustuari eta gastuak % 3,2 murrizteko erabili duten estrategia eraginkorrari esker lortu dituztela adierazi du. 

Konpainia elektrikoak 15.550 milioi euroko diru-sarrerak eskuratu ditu, % 1,5 gehiago eta emaitza horiek 2011 eta 2012 urteetarako ezarritako "aurreikuspen positiboak" berresten dituztela azpimarratu du. Arlo erregulatzaileek eta energia berriztagarriek jasandako hazkuntzari esker lortu dute, batik bat, irabaziak areagotzea. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario