Iera Uriona
Artur Mas, CiUko President-a |
Azken hilabeteetan osasun arloan burutu dituen murrizketen aurkako manifestazio biziek ez dute kikildu. Hare gehiago, politika orokorreko eztabaidan, Artur Mas President-ak murrizketa gehiago iragarri zituen. Baina esandakoa bete, ez du bete hauteskunde orokorretan bere alderdi garaipen historikoa lortu arte. Ez du gehiago behar izan. Herritarren gerrikoa gehiago estutuko duten neurriak hartzeko agindu du.
Bigarren fase honetan, langile publikoei soldata jaitziko die berriro. Eta kargu gorenei bigarren extra kendu. Herritarrei baina, min egingo diena hau: garraio gasolina, ura eta unibertsitateetako matrikulentzat zerga berriak eta osasunko ordainketaren antzeko sistema baten sorrera. Guztia, Europak agintzen duen defizitari eusteko. Oposizioak dagoeneko, gogor kritikatu ditu neurriak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario